Kutsadura
2024/01/24 - 20:55
Ika-mika Nafarroako Gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, Artaxoara bidalitako zaborragatik
Aierdi kontseilari nafarrak asteartean adierazi zuen Ecofert Sansoain enpresak legez kanpo jaso dituela Zubietako lixibiatu likidoak, baina Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak asteazken honetan esan du "gezurra" dela.
2024/01/21 - 15:28
Galiziako kostaldean agertutako plastikozko pinporten harira manifestazioa egin dute Santiagon
Ehun bat talde ekologistak eta itsasoaren sektoreko taldeek eta milaka herritarrek administrazioek arazoari aurre egiteko erakutsi duten atzerapena eta utzikeria salatu dituzte.
2024/01/18 - 14:27
Bizkaiak ez du 'Toconao'ko pelletik atzeman, eta mareak Frantziako kostaldera eraman dituela uste du
Arantza Atutxa Natura Ingurune eta Nekazaritza diputatuak baieztatu du lurraldeko hondartzetan jasotako mikropastikoen kopurua ohikoa dela.
2024/01/15 - 15:19
''Itsasertza''ren Aholku Batzordeak alerta faseari eustea erabaki du
Gaur "Itsasertza"ren Aholku Batzordearen bigarren bilera egin da, EAEko hondartzetara iritsi daitezkeen plastikozko pelletei buruz hitz egiteko. Egoera aztertuta, Aholku Batzordea berriro ez deitzea erabaki dute, datu berriak egon ezean.
2024/01/12 - 14:35
''Gure hondartzetan jasotako plastikozko pinportak ez dira Galiziakoak''
Oihanek Cabezas AZTIko ikerlariak baieztatu du gure hondartzetan jasotako pelletak ez direla Toconao ontziak galdutakoak. Hurrengo lau egunetako aurreikuspenen arabera, ez du uste plastiko hondakin haiek gurera iritsiko direnik.
2024/01/12 - 13:55
''Hiru Anaiak'' eta ''Rokillo'' itsasontziak, itsasoan pinportak biltzeko prest
Itsasertza Planaren barruan, Eusko Jaurlaritzak prest ditu jada bi ontzi Santurtziko portuan, plastikozko pinportak biltzeko sare bereziekin hornituta, behar izanez gero.
2024/01/12 - 13:55
'Hiru Anaiak' eta 'Rokillo' ontziak prest daude itsasoko pelletak biltzeko
Plastikozko bolatxoak biltzeko sare bereziak dituzte Santurtziko portuan dauden bi ontzi hauek. Bitartean, arrantza ikuskapeneko ontzi batek bi egun daramatza isuria euskal uretara iritsi ote den zaintzen.
2024/01/12 - 13:13
Gipuzkoak hondartzetako alerta eta garbiketa sistemak indartu ditu pinporten etorreraren aurrean
Gipuzkoako Hondartzen Lurralde Mahaiak bilera egin du gaur goizean, Galiziako pinporten gaia aztertzeko. Jose Ignacio Asensio Iraunkortasun diputatuak adierazi duenez, Gipuzkoako hondartza guztiakk egunero zainduko dira.
2024/01/11 - 15:41
AZTIren simulazioa, Galiziako pinportek izan dezaketen ibilbidea aurreikusteko
Horretaz gain, AZTI zentro teknologikoak euskal kostaldeko hainbat hareatzetan azken orduetan bildutako plastikoak aztertzen jarraitzen du. Lehen azterketek ezin izan dute horien jatorria zehaztu.
2024/01/11 - 14:00
Euskal kostaldera iritsitako plastikoen azterketak ez du baieztatu Galiziatik iritsitako pelletak direnik
Itsasertzaren Aholku Batzordeak erabaki du, bestalde, larrialdi plan berezia alerta egoeran uztea, ez baitago larrialdi fasera igarotzeko arrazoirik.
2024/01/11 - 13:52
Bizkaiko Foru Aldundiak dio ez duela pellet gorakadarik ikusi bere hondartzetan
Bizkaiko Foru Aldundiak esan du mikroplastiko horiek "gutxi" direla eta "oso sakabanatuak" daudela, eta ez dakitela "Toconao" itsasontzikoak ote diren.
2024/01/11 - 13:18
AZTIk oraindik ezin izan du ziurtatu EAEn jasotako pinportak Galiziatik datozen ala ez
Rogelio Pozo AZTIko zuzendariak adierazi duenez, Galiziatik lagin gehiago jasotzeko zain daude, EAEko hondartzetan jasotakoekin konparazioak egiteko.
2024/01/11 - 12:55
Josu Erkoreka: ''Alerta fasean jarraitzea erabaki dugu, ez dago larrialdi fasera pasatzeko arrazoirik''
"Itsasertza" Larrialdi Planaren Aholku Batzordearen bileraren ostean, Erkoreka sailburuak adierazi du datorren astelehenean berriro bilduko direla egoera aztertzeko eta emergentzia-fasea aktibatzea beharrezkoa den erabakitzeko
2024/01/11 - 12:33
Gaur jakingo da euskal kostaldean atzemandako plastikoak Galiziako isuritik datozen
Orain arte, euskal kostaldeko zenbait herritan agertu dira plastikozko pinportak, hala nola Zierbenan, Getxon eta Sopelan.
2024/01/11 - 11:40
Josu Erkorka buru duen ''Itsasertza'' Aholku Batzordea bilduta dago, pelleten isuria aztertzeko
Pertsonak eta ondasun materialak arriskuak jarri ditzaketen itsasoko kutsadura-egoerei aurre egiteko prozerdura "Itsasertza".
2024/01/11 - 09:11
Albiste izango dira: Pelletak euskal kostaldean, Kongresuko bozketen ostekoa eta Korrikaren ibilbidea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/10 - 17:55
Plastikozko pinporta gehiago agertu dira Bizkaiko hondartzetan, eta jada Aztiren laborategietan daude
Bizkaiko Foru Aldundiak 60 bat pertsonako lantaldea jarri du martxan, "zaintza lanak" egiteko eta, beharrezkoa balitz, neurriak "berehala" hartzeko. Atzo eta gaur bildutako pinportak "Toconao" ontziak abendu hasieran isuritakoak diren aztertzen ari da Azti.
2024/01/10 - 14:15
Itsasoan plastikoa jasotzeko sare berezi bat duen itsasontzia prestatzen ari da Jaurlaritza
Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi duenez, ikuskaritza egitera irten da itsasontzi bat. Horrez gainera, AZTIk garatu duen sare berezi bat duen ontzi bat prestatzen ari dira Santurtzin.
2024/01/10 - 13:27
Bruselak laguntza eskaini du, pelletek itsasoa eta arrantza arriskuan jartzen dituztela ohartarazita
Halaber, Ingurumen, Ozeano eta Arrantza komisarioak adierazi du pelleten isuriarekin lotuta EBk dituen arauak eta nazioarteko erantzuna giltzarri direla etorkizunean plastikoen kutsaduraren aurka borrokatzeko.
2024/01/10 - 12:44
AZTIko Oihane Cabezas, pelleten aferaz: "Arrantzaleen eta itsasoan dabiltzanen laguntza beharko dugu"
"Laginak aztertzen ari gara, nola mugitzen diren, pilatuta dauden ala ez... Horretarako, arrantzaleen eta itsasoko ekintzaileen laguntza beharko dugu, baina litekeena da berandu baino lehen euskal kostaldera pelletak iristea", adierazi du.