Kutxabank
2022/11/30 - 13:28
Anton Arriola, Kutxabankeko presidente berria
Orain arte BBK Fundazioaren patronatuko kide izan denak Gregorio Villalabeitiaren tokia hartuko du.
2022/11/22 - 13:11
Zer ondorio ekarriko dizkiete bankuei hipotekadunentzako laguntzek?
Niko Cuenca ekonomialariak azaldu digunez, Espainiako Gobernuak hipotekadun familia ahulenei ematen dizkien laguntzen ondorio nagusia da bankuek ez dituztela horrenbeste mozkin irabaziko eta beren kalifikazioa zertxobait aldatuta ikus dezaketela.
2022/10/28 - 15:47
Bere onera itzuli da Kutxabanken online zerbitzua
Bertan behera egon da zenbait orduz, eta milaka eta milaka erabiltzaile egon dira erabili ezinda.
2022/10/06 - 18:40
Bi gizon Kutxabanken sukurtsal batean lapurreta egiten saiatu dira Gasteizen, suzko arma batekin
Lapurretako bat Extremadura kalean atxilotu dute. Bigarren susmagarria bilatzeko operazioa zabalik dago. Banketxea Santiago etorbidearen eta Extremadura kalearen artean dago.
2022/07/28 - 22:34
Anton Arriola Kutxabankeko presidentea izango da, Gregorio Villalabeitiaren lekukoa hartuz
Gaur Kutxabankeko administrazio kontseiluak bere izendapenari argi berdea eman ostean, Europako Banku Zentralak ere onespena eman beharko dio. Dena ondo, 1967an jaiotako durangarrak azaroan ordezkatuko du Gregorio Villalabeitia.
2022/07/28 - 18:09
Kutxabankek 163,2 milioiko etekina lortu du urteko lehen seihilekoan, 2021ean baino % 30 gehiago
Bankuak ohar batean azpimarratu duenez, Ukrainako gerrak eta "makroekonomiaren okertzeak zeharo baldintzatutako" testuinguru batean erdietsi dute emaitza.
2022/07/28 - 12:14
Anton Arriola izango da Kutxabankeko hurrengo presidentea
EITB Mediak jakin duenez, BBK Patronatuko kideak hartuko du Gregorio Villalabeitiaren lekua.
2022/05/27 - 13:24
Deskarbonizazio Hubeko lehen harria jarri dute Bilboko portuan
Iñigo Urkullu lehendakaria, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua eta Emiliano Lopez Atxurra eta Gregorio Villalabeitia, Petronor eta Kutxabankeko presidenteak ekitaldian izan dira.
2022/04/29 - 12:18
Kutxabankek 75,1 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino % 21,6 gehiago
Ukrainako gerrak eragindako ziurgabetasun betean, EAEko banketxeak zerbitzuekin eta aseguruekin lortutako emaitza onak azpimarratu ditu. Berankortasuna % 1,8ra jaitsi da, Kutxabankek inoiz izan duen indizerik baxuena.
2022/03/15 - 10:25
Kutxabank: "Kanpainak begiak zabaldu dizkigu, eta adinekoei erantzun osoago bat ematen saiatu gara"
Kutxabankeko txikizkako negozioaren ataleko zuzendari nagusiak autokritika egin du eta onartu du bankuen aurrez aurreko arreta indartzea eskatuz egin den kanpainak ("adinekoa naiz, ez inozoa") eragina izan duela.
2022/03/15 - 10:18
Kutxabank: ''Neurri batean egiten bada, interes tipoen igoerak ez du zertan txarra izan''
Interesak 0n edukitzea anomalia bat ere badela esan du Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabankeko txikizkakoen zuzendari nagusiak, eta tipoak pixka bat igotzeak ekonomia normalizatzen lagunduko lukeela iritzi dio.
2022/03/14 - 13:50
Adinekoei zuzendutako ordutegi berria izango du Kutxabanken kutxa zerbitzuak bihartik aurrera
Gainera, telefono bidezko arreta zerbitzua ere egokituko dute. Hala, 08:00etatik 22:00ak arte, urteko egun guztietan, izango dute adinekoek telefonoz arreta jasotzeko aukera.
2022/02/22 - 08:30
Kutxabankek eta Laboral Kutxak 65 urtez gorako bezeroak aurrez aurre artatuko dituzte
Laboral Kutxak datorren astetik aurrera egingo du moldaketa, eta Kutxabankek, martxoaren 15etik aurrera.
2022/02/21 - 21:38
Bankuek bulegoko arreta zabaldu, telefono bidezko zerbitzua indartu eta aplikazio digitalak erraztuko dituzte
Bankuek atzera egitea erabaki dute eta aurrerantzean 65 urtetik gorakoei eskaintzen zaien arreta hobetu egingo da. Espainiako Gobernua eta bankuen elkarteek hartutako erabakia da. Euskadiko bankurik handienak, Kutxabankek ere bat egin du neurriarekin.
2022/02/08 - 21:51
'Nagusia naiz, baina ergela ez' kanpainarekin, Carlos San Juanek 600.000 sinadura bildu ditu
Madrilera eraman ditu sinadurak, neurriak exijitu eta bankuek adinekoak kontuan izan ditzaten, besteak beste, galtzen ari den aurrez aurreko tratua emanda.
2022/01/27 - 21:52
Arrakala digitalak baztertu egin ditu bankuetako bezero asko, adinekoak gehien bat
Euskadin geroz eta kutxazain gutxiago daude, eta kaltetuena herri txikietan bizi den jendea da. Horren adibidea dugu Berrobin. Herrian duten kutxazain bakarra hautsi egin zen udan, eta bankuak ez du konpondu nahi. Hortaz, dirua ateratzeko herritik kanpora joan beharra dute.
2022/01/27 - 20:15
Berrobik Aldundiaren bitartekaritza eskatu du, banku-erakundeek herriko kutxazain bakarra berriz ireki dezaten
Herriko Udalak Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio Kutxabankekin eta bestelako banku-erakundeekin hitz egiteko, lurraldeko udalerri landatarretan kutxazain automatikoak mantentzeko.
2022/01/21 - 14:44
Banketxeko datuak lapurtzeko iruzur mezuak bidaltzen ari direla ohartarazi du Ertzaintzak
Datu pribatuak eskuratutakoan, gaizkileek transferentzia bat egiten diote beste pertsona bati Bizum aplikazioaren bidez. Ertzaintzak gogorarazi du banketxeek ez dituztela inoiz datuak esteka baten bidez eskatzen, eta erne egoteko dei egin dute.
2021/10/31 - 21:22
EH Bilduk dio Kutxaren egitasmoan ez zela Kutxaespazioaren salmenta aipatzen
Koalizioak gaitzetsi egin ditu "Gipuzkoako herritarren diruarekin" egindako "espekulazio operazioak". PPk esan du beste pauso bat dela "Gipuzkoaren deskapitalizazioan".
2021/08/07 - 18:51
Hego Euskal Herriko 205 udalerrik ez dute banku bulegorik ezta kutxazain automatikorik ere
EAEko 60 udalerri daude egoera honetan, lautik bat. Nafarroan, berriz, 145, herrien erdia baino gehiago. Hirietan ere badira horrelako arazoak, Gasteizko Abetxuko auzoan, adibidez. Bertako zein Elantxobe (Bizkaia) herritarrekin egon da ETB.