Kutxabankek 75,1 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino % 21,6 gehiago
Kutxabankek 75,1 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 21,6 handiagoak.
EAEko kutxen banketxeak jakinarazi duenez, "core" negozioak —banku negozio tradizionalarekin lotutako diru-sarrerak: interesen marjina eta komisioak— hazkunde nabarmena izan du, % 7,3 egin baitu gora (296,3 milioi euro).
Datuon arabera, "core" negozioaren erdia baino gehiago (% 53) zerbitzuen komisio eta aseguruen bidez lortzen du bankuak (158,1 milioi euro eta % 13,7ko hazkundea), eta, beraz, maileguen interesetatik lortutakoa baino gehiago ekarri diote. Diru-sarrerokin, esplotazio gastuen % 105 ordaintzen dute.
Era berean, berankortasuna % 1,8tik behera kokatu da, Kutxabankek inoiz izan duen indizerik txikiena, BBK, Kutxa eta Vital aurrezki kutxen bankuak nabarmendu duenez.
Azkenik, ezegonkortasuna gorabehera, enpresen negoziorako ere "hiruhileko ona" izan dela esan du Kutxabankek. Aktibo finkoen fakturazioak markak hautsi ditu, 2021eko halako bi izateraino.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako