Kutxabank: "Kanpainak begiak zabaldu dizkigu, eta adinekoei erantzun osoago bat ematen saiatu gara"
Gaurtik aurrera, Kutxabankek aurrez aurreko arreta indartuko du eta 08:30etik 14:00etara eskainiko die zerbitzua 65 urtetik gorakoei. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabankeko txikizkako negozioaren ataleko zuzendari nagusiak autokritika egin du eta onartu du bankuen aurrez aurreko arreta indartzea eskatuz egin den kanpainak ("adinekoa naiz, ez inozoa") eragina izan duela. "Kanpainak begiak zabaldu dizkigu, ez guri bakarrik, banka osoari, eta erantzun osoago bat ematen saiatu gara", azpimarratu du. Ruiz de Gordejuelak emandako datuen arabera, 65 urtetik gorakoak dira Kutxabanken bezeroen % 30.
Bezeroen arreta hobetzeko Kutxabankek abian jarri dituen ekimenen berri eman du Ruiz de Gordejuelak: Kutxa zerbitzuaren ordutegia luzatu du 65 urtetik gorakoentzat, telefono bidezko arreta egokitu du, adinekoek lehentasuna izango dute eta une oro pertsona batek erantzungo die; banka mugikorraren aplikazioa egokitu du adinekoentzat, eta gestore pertsonalak ahalik eta bezero gehienen eskura jarriko ditu.
Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoak ere hizpide izan ditu eta balizko interes tipoen igoeraren balorazioa egin du: ''Neurri batean egiten bada, interes tipoen igoerak ez du zertan txarra izan''.
Interesak zeron edukitzea anomalia bat dela esan du Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabankeko txikizkakoen zuzendari nagusiak, eta tipoak pixka bat igotzeak ekonomia normalizatzen lagunduko lukeela iritzi dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.