La Manada" auzia
2018/10/19 - 08:33
'La Manada'ren biktimaren datuen filtrazioa 'akats sistemiko batek' eragin zuen
Horrela ebatzi du Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak.
2018/10/08 - 12:04
Azaroan emango du Nafarroako Auzitegiak 'Manada' auziaren kontrako helegiteen epaia
Auzitegi Nagusiak baztertu egin du beste epaiketa bat egitea. Gainera, sexu indarkeriaren biktimen zentro batean salatzaileak jasotako tratuari buruzko dokumentua gaitzetsi du, berriro ere.
2018/10/05 - 14:46
La Manada auzian boto partikularra eman zuen epailea salatu du jurista elkarte batek
Boto partikularra arrazoitzerakoan, biktimarentzako 'iraingarriak eta erasokorrak' ziren esamoldeak erabiltzea leporatzen dio Themis emakume juristen elkarteak Ricardo Gonzalez magistratuari.
2018/09/25 - 18:47
'La Manada'ko lau kide auzipetu dituzte, Kordoban izandako sexu-abusuaren kasuan
Pozoblancoko epaitegiak hamar eguneko epea eman die aldeei, ahozko epaiketa hastea edo auzia artxibatzea eska dezaten.
2018/09/07 - 18:17
Angel Boza 'La Manada'ko kidea epaituko dute, lapurreta egotzita
Halaber, behin-behinean preso jarraituko du. Epaileak abuztuaren 2an erabaki zuen kartzelan sartzea, betaurreko batzuk lapurtzeagatik eta bi segurtasun zaindari harrapatzen saiatzeagatik.
2018/08/16 - 13:00
Angel Bozak betaurrekoak nola lapurtu zituen erakusten duten irudiak
'Diario de Sevilla'k argitaratu ditu irudiak, esklusiban. Bideoan Angel Bozak betaurrekoak nola lapurtzen dituen ikusi litekete.
2018/08/13 - 11:09
'La Manada'ko kidearen aurkako salaketa berretsi dute segurtasun-zaindariek
Bestalde, Angel Boza aske utz dezatela eskatu du horren abokatuak, zaindariek ez baitute "zauririk".
2018/08/03 - 10:15
Espetxeratu egin dute Angel Boza 'La Manada'ko kidea
Boza ostegunean atxilotu zuten, Sevillan, eguzki betaurreko bat lapurtzen saiatzeagatik eta bi zaindari harrapatzen saiatzeagatik.
2018/08/02 - 17:30
Angel Boza 'La Manada'ko kidea, epailearen esku
2016ko sanferminetan emakume bati gehiegikeriak egiteagatik zigortutako sevillarra betaurreko batzuk lapurtzeagatik eta ondoren segurtasun agenteak harrapatzen saiatzeagatik atxilotu zuten.
2018/08/02 - 17:23
Angel Boza 'La Manada'ko kidea kartzelan sartu ala ez erabakitzen ari dira
Lapurreta saiakera bat egin eta bi zaindari autoarekin harrapatzen saiatu izana egotzita atxilotu zuten Sevillan.
2018/08/02 - 10:52
'La Manada'ko kide bat atxilotu dute Sevillan, lapurreta eta eraso saiakera egotzita
Angel Boza eguzki betaurreko batzuk osten saiatu da, eta, ondoren, bi zaindari autoarekin harrapatzen saiatu da.
2018/07/24 - 17:45
'La Manada'ko guardia zibilak aske jarraituko du, Auzitegiak hala ebatzita
Aretoko presidentearen boto partikularra dela eta, erabakiak aldeko bi boto eta kontrako bat jaso ditu.
2018/07/23 - 17:50
'La Manada'ko epaimahaiak gizon bat zigortu du emakume bati sexu abusuak egiteagatik
Sexu abusu delituagatik 4 urte eta erdiko zigorra jarri dio eta beste 6 hilabetekoa, berriz, lapurretagatik. Halaber, 8.000 euroko kalteordaina eman beharko dio biktimari.
2018/07/18 - 22:18
Sententzia irmoa izan bitartean, Manadako kideek libre jarraituko dute
Nafarroako Auzitegi Gorenak ez ditu onartu fiskalak eta akusazioek jarritako helegiteak. Epaimahaiaren presidenteak erabaki honen aurkako boto partikularra eman du.
2018/07/18 - 15:32
Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Manada' aske uztearen aurkako helegiteak
Aretoak adierazi duenez, erabakia 'irmoa' da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Guardia Zibilaren egoeraren harira, aparteko ebazpen bat emango du epaimahaiak.
2018/07/17 - 10:07
'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango
Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte.
2018/07/13 - 22:57
Gai penaletarako aretoko bost magistratuek ebatziko dituzte 'La Manada'ko helegiteak
Botere Judizialaren Lege Organikoak sala osatzeko hiru magistratu nahikoak direla aurreikusten du, baina aretoko bostok idatziko dute ebazpena.
2018/07/11 - 15:24
Laneko zigorra kendu diote 'La Manada'ko militarrari, baina ez diote posturik emango
Defentsa Ministerioak zehaztu duenez, ezin zuten indargabetzea saihestu. Antonio Manuel Guerrero guardia zibil zigortua antzeko egoeran dago: “aktibo, baina posturik gabe”.
2018/07/11 - 15:12
750 epailek 'La Manada' auziko epaimahaiaren aurkako 'presio soziala' salatu dute
Zehazki, kexa bat aurkeztu dute Europako Epaileen Kontsulta Batzordearen aurrean Espainiako epaileen independentzia 'babestea' eskatzeko.
2018/07/05 - 22:21
'La Manada'-ko guardia zibilak aske segituko du, erabaki bat hartu artean
Datozen egunetan erabakiko du epai-mahaiak Antonio Manuel Guerrero berriro kartzelan sartu edo ez. Bederatzi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, sexu-abusuak egotzita.