La Manada auzian boto partikularra eman zuen epailea salatu du jurista elkarte batek
Themis emakume juristen elkarteak salaketa aurkeztu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean, 'La Manada' auzian boto partikularra eman zuen magistratuaren aurka.
Ikuspegi juridikotik boto partikularra arrazoitzeko beharrezkoak ez ziren eta biktimarentzako "iraingarriak eta erasokorrak" ziren adierazpenak erabiltzea leporatu dio emakume juristen elkarteak Ricardo Gonzalez magistratuari.
Akusatuek grabatutako bideoetan, bost gizon eta emakume bat "iskanbilan eta pozez zoratzen sexu-harremanak" izaten soilik ikusten zirela adierazi zuen Gonzalezek. Biktimaren aurpegiak "lasaitasuna" adierazten zuela nabarmendu zuen epaileak, "inolako tentsiorik gabe". Honenbestez, haren esanetan, "ikara, nazka, gorroto, arbuio, ezezko, egonezin edo deserosotasunik defendatzea" ezinezkoa zela erantsi zuen.
Emakume juristen elkartearen esanetan, magistratuak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 418.5 eta 6 artikuluak urratzen ditu.
Horrez gain, biktimari kalte handia egiten zaiola eta biktima berriro ere biktima egiten duela salatu du Themis elkarteak. Ez hori bakarrik, gizarteak Justiziarengan konfiantza falta izatea eragiten duela uste du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak