LABI Euskadi
2021/08/26 - 14:43
LABIk neurriak mantenduko ditu, pandemiaren beheranzko joerak ez duelako "isla argirik" ospitaleetan
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du Osakidetzak SMS bat bidaliko diela 12 eta 24 bitarteko gazteei, txertoa hartzeko hitzordua eskatu dezaten. LABI teknikoa abuztuaren 30ean egingo dute.
2021/08/26 - 14:39
LABIren aholku-batzordeak astelehenean berrikusiko ditu murrizketak
Gotzone Sagarduik jakinarazi duenez, LABI teknikoak gaur egungo neurriak mantentzea erabaki du abuztua amaitu arte. Lehendakariak LABIren aholku-batzordearen bilera deitu du astelehenerako.
2021/08/26 - 12:14
LABIren batzorde teknikoaren bilera, egoera epidemiologikoa aztertzeko
Gotzone Sagardui Osasun sailburua da bileraren buru. Indarrean dauden neurriak malgutzea komeni den ala ez aztertuko dute bilkuran.
2021/08/26 - 11:31
LABIren batzorde teknikoa bilduta dago egoera epidemiologikoa aztertzeko
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gidatuko du gaur goizeko bilera, eta covid-19ari eutsi eta hura gainditzeko indarrean dauden neurriak malgutzea komeni den ala ez aztertuko dute.
2021/08/18 - 15:23
LABIk astebetez luzatu ditu EAEn indarrean dauden murrizketak
Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren hitzetan, "zuhurrena" neurriak mantentzea da hilabete hasieratik atzemandako beheranzko joera finkatzeko.
2021/08/18 - 15:07
LABIk beste astebetez luzatu ditu indarrean dauden neurriak
Gotzone Sagarduik jakitera eman duenez, indarrean dauden neurriak mantentzea erabaki du LABIk, "beheranzko joera sendotzeko". Hurrengo bilera abuztuaren 26an izango da.
2021/08/18 - 13:14
LABIren Batzorde Teknikoa bilduta, lehendakaria buru duela
LABI teknikoak egoera hobetu den aztertuko du. Intzidentzia metatua jaitsi bada ere, ZIUetan dauden gaixoen kopurua hazi egin da azken aldiz bildu zenetik. Bileraren ostean, Gotzone Sagardui sailburuak prentsaurrekoa emango du.
2021/08/18 - 12:54
Lehendakaria eta Gotzone Sagardui, LABI teknikoaren bileraren buru
LABI teknikoa EAEko egoera epidemiologikoaren bilakaera aztertzen ari da. Gainera, indarrean daue neurriak "arindu" edo luzatu egin behar diren ikusiko dute.
2021/08/12 - 16:46
LABI teknikoak neurriei eutsi die, eta abuztuaren 15ari begira "kontu handiz" ibiltzeko eskatu du
Datorren asteburuan hasi eta abuztua amaitu arte sor litezkeen jende pilaketek kezka sortzen dute. Delta aldaera kutsaketen %90ean dago jada, eta hori ere kontutan hartzea eskatu du LABI teknikoak.
2021/08/12 - 14:48
Zupiriak ardura eta zuhurtzia eskatu die herritarrei datozen egunak 'kritikoak' izango direlako
Egungo murrizketak mantenduko dira Euskadin. Bingen Zupiriak dei berezia egin nahi izan die herritarrei kontu handiz ibiltzeko agerraldi gehiagorik izan ez dadin.
2021/08/12 - 14:10
LABI teknikoak neurriei eutsi die, eta abuztuaren 15ari begira "kontu handiz" ibiltzeko eskatu du
Batzorde Zientifiko-teknikoak ohar batean ohartarazi duenez, intzidentzia eta ospitaleen okupazioa "ez dira behar beste hobetu". Horren aurrean, eta datozen egunetan bilkura sozialak areagotuko direlakoan, "zuhurtzia eta erantzukizuna" eskatu ditu.
2021/07/26 - 01:59
Indarrean da Euskadiko lokal eta establezimendu guztien edukiera-muga % 35era murrizten duen neurria
Kutsatzeen kopuruak goranzko joeran jarraitzen du Euskadin, eta inoizko positibo daturik altuena zenbatu da astebetean, uztailaren 19a eta 25a bitarteko astean 10.321 kasu atzeman baitira.
2021/07/23 - 10:53
LABIk onartutako neurri guztiak
Kontsultatu hemen LABIk ostegun honetan (uztailak 22) onartu dituen murrizketen zerrenda.
2021/07/22 - 22:32
Ostalariak haserre agertu dira murrizketa berriekin
Ostalariak ez daude ados murrizketa berriekin; izan ere, kalte handia egingo diela uste dute eta beldur dira. Ordubete lehenago itxi beharko dute, eta aforoak % 35era murriztu.
2021/07/22 - 22:25
Musukoa, derrigorrezkoa toki jendetsuetan
Dekretuak dio musukoa derrigorrez erabili behar dela, metro eta erdiko distantzia errespetatzen ez denean. Horixe da ekainaren 26tik indarrean dagoena estatu osoan, Moncloaren aginduz. Beraz, aldaketarik ez dagoen arrean, Urkulluk esan du hori indartzeko espresuki jarri dutela dekretuan.
2021/07/22 - 22:19
Hauek dira LABIk onartutako neurri berriak
Murrizketa berriek bereziki ostalaritzari eragingo diote. Batetik, ordubete lehenago itxi beharko dute bihar gauetik aurrera. Bestetik, astelehenetik aurrera barrualdeetako aforoa % 50etik % 35era jaitsi beharko dute.
2021/07/22 - 21:51
Lehendakariak ez du baztertu epaitegietara jotzea etxeratzeko agindua eskatzeko
Ildo horretatik, 01:00a eta 06:00ak bitartean mugikortasuna mugatzeko eskatu die herritarrei, gaur egungo positibotasun-tasari aurre egiteko asmoz.
2021/07/22 - 20:38
Lehendakariaren agerraldia, LABIren bileraren ostean
Lehendakariak neurri berriak azaldu ditu. Neurri nagusiak bi dira: jarduera ekonomiko guztiak 01:00etan itxiko dira eta hiriguneetan musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da.
2021/07/22 - 19:55
Jarduera ekonomiko guztiak 01:00ean itxiko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Establezimendu eta ekitaldi guztietan edukierak gehiago mugatuko dituzte. Halaber, hiriguneetan musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da. Neurri berriak larunbat honetan egongo dira indarrean. Edukierari lotutakoak, berriz, astelehenetik aurrera bete beharko dira.
2021/07/22 - 19:48
Jarrai ezazu lehendakariaren agerraldia, zuzenean, LABIren bileraren ostean
Iñigo Urkullu lehendakariaren prentsaurrekoa, LABIk ostegun honetan, uztailak 22, onartutako neurrien berri emateko.