LABIren batzorde teknikoa bilduta dago egoera epidemiologikoa aztertzeko
Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) batzorde teknikoa bilduta dago Gotzone Sagardui osasun sailburua buru duela. Gaur egun EAEn covid-19a heda ez dadin indarrean dauden murrizketak aldatzea edo mantentzea komeni den aztertzen ari dira 09:30ean hasi den bileran.
Bilera horretan, egungo neurriak "arindu" edo luzatu egin behar diren aztertuko dute. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek azken egunetan egindako adierazpenen arabera, ez da espero aldaketa handirik egotea. Izan ere, EAEko intzidentzia jaisten eta 400era iristen ari bada ere, Jaurlaritzak egunotan aditzera eman du ez dela neurriak malgutzeko unea, pandemiaren egoera gero eta hobea bada ere, mantso baitoa.
Bileraren ostean, sailburuak azalpenak emango ditu prentsaurrekoan. Zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean