lan eskaintzak
2020/04/10 - 16:05
Hirukoiztu egin da Lan Harremanen Kontseilura jo duten euskal langileen kopurua
Urteko lehen hiruhilekoan, lan arloko arazoak konpontzeko asmoz bide horretara jo zuten langile gehienak Bizkaitik zetozen.
2020/04/08 - 12:55
Hezkuntza sailak adierazi du ''ezinezkoa'' dela LEP azterketa ekainaren 20an egitea
Cristina Uriarte sailburuaren ustez, "nekez" egin ahal izango da LEP azterketa uda aurretik.
2020/04/08 - 12:32
Ekaineko hezkuntzako lan-eskaintza publikoa atzeratzea erabaki du Hezkuntza Sailak
EAEko unibertsitateetan eta gainerako hezkuntza-sisteman egutegi akademikoari eutsiko zaio, Batxilergoko 2. mailan eta gradu-amaierako, tesiko, masterreko edo praktiketako lanetan izan ezik.
2020/04/02 - 12:56
10.974 langabe gehiago martxoan EAEn eta 3.390 Nafarroan, koronabirusaren ondorioz
Euskadin, otsaileko datuekin alderatuta, % 9,36 egin du gora langabeziak, eta 128.213 langabe daude guztira. Nafarroan, berriz, % 9,98koa izan da igoera, eta orotara 37.365 langabe zenbatu dituzte.
2020/03/30 - 20:24
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako lan eskaintza 2021era atzeratu da Nafarroan
"Inposatutako" neurria da, hautagaien (5.700 pertsona) eta prozesuan parte hartzen duten guztien osasuna bermatzeko eskakizunaren ondorioz ezarria.
2020/03/11 - 13:30
Ertzaintzako eta udaltzaingoko plazak betetzeko hautaketa prozesua atzeratu dute
Hautaketa prozesu honetan izena emanda dauden ia 6.000 pertsonari jakinaraziko diete azterketa noiz egingo den.
2020/03/11 - 11:45
EAEko landunen % 6,8k etxetik lan egin zuen 2019ko azken hiruhilekoan
Kanariar Uharteekin (% 6) eta Asturiasekin (% 6,8) batera, telelangileen kopururik txikiena izan zen EAEn.
2020/02/28 - 01:07
Ostiral honetan zabalduko da Hezkuntzako LEPerako eskaerak aurkezteko epea
Bigarren Hezkuntzako eta LHko irakasleentzako deialdiaren lehen proba ekainean egingo dute.
2020/02/06 - 11:26
951 pertsona aurkeztu dira 38 suhiltzaile plaza betetzeko Bilbon
Gaur goizean hasi da Bilbao Arenan 38 suhiltzaile plaza berri betetzeko lan eskaintza publikoa. Hautagaiek 100 galderako galdetegi bati egin behar izan diote aurre.
2020/02/04 - 10:36
4.161 langabe gehiago izan dira urtarrilean Hego Euskal Herrian
Euskadin, langabeziak % 3,05 egin du gora urteko lehen hilabetean, eta Nafarroan, aldiz, % 2,03. 3.487 langabe gehiago daude EAEn, eta 674 gehiago, Foru Erkidegoan.
2020/01/29 - 21:29
Hauek dira U-30eko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak
Sektore publikoan gutxiengo zerbitzuak ezarri ditu Jaurlaritzak. Garraioetan, esaterako, gutxienez %30 ibiliko dira. Aurreko grebetakoen antzeko gutxieneko zerbitzuak.
2020/01/28 - 14:03
Cebek: "Bizkaiko ekonomia % 1,9 haziko da 2020an eta 6.000 lanpostu sortuko dira"
Azken hilabeteetako "dezelerazioaren amaiera baieztatzea" espero du Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioak.
2020/01/23 - 13:01
Euskadiko langabezia-tasa zazpi hamarren jaitsi da, eta % 9,6an kokatu da 2019an
Gainera, okupazio-tasak ere hobera egin du; izan ere, 11.000 pertsona gehiagok izan dute lana iaz. Gizonezkoetan eta emakumezkoetan izan da gorakada hori.
2020/01/17 - 10:26
Osakidetzak bertan behera utzi ditu neurofisiologia eta neurokirurgia azterketak
Osakidetzaren 2016-2017ko lan-eskaintza publikoko 13 kategoria daude jada ikerketapean, epaileak neurofisiologia eta neurokirurgia arloetakoak ere onartu baititu, ESK sindikatuaren salaketa onartuta.
2019/12/27 - 20:29
Datorren urtean EAEko ekonomia % 1,9 haziko dela aurreikusi du Confebaskek
Horrez gain, 11.000 lanpostu sortuko direla uste du EAEko patronalak. Aurten, ordea, hiru hamarren jaitsi du BPGaren hazkundearen aurreikuspena, % 2,2ra arte.
2019/12/26 - 15:20
Arabako Foru Aldundiak lan-eskaintza publikoa deituko du urtero
Jubilazioek utzitako hutsuneak betetzeko eta behin-behinekotasun tasa murrizkeko deituko dituzte lan-eskaintza publikoak urtero. Lehen adiz, adimen desgaitasuna dutenentzat lan-eskaintza egingo dute.
2019/12/17 - 14:39
Osakidetzak 3.103 lanpostuko lan-eskaintza publikoa iragarri du
Eskainitako plazen artean, azken bi urteetan bete gabeko lanpostuez gain, 953 lanpostu berri daude.
2019/12/17 - 09:30
Alemanian lana soberan dago
Alemaniako Gobernua enpresaburuekin eta sindikatuekin bildu da atzerriko langileen iritsiera erraztuko duen lege bat prestatzeko.
2019/12/16 - 10:19
Osakidetzako lan eskaintza publikoko beste bi espezialitate, ikerketapean
Osasun Sailak kautelaz etengo ditu bi kategoriak, Gasteizko Epaitegiak ofizialki berresten duenean.
2019/12/13 - 18:25
634 administrari lanpostutarako lan eskaintza publikoa onartu du EHUk
Bere historian, EHUk inoiz egin duen lan deialdirik handiena izango da. 164 irakasle eta ikertzaile postu esleitzeko deialdia ere egingo dute.