lan eskaintzak
2019/12/26 - 15:20
Arabako Foru Aldundiak lan-eskaintza publikoa deituko du urtero
Jubilazioek utzitako hutsuneak betetzeko eta behin-behinekotasun tasa murrizkeko deituko dituzte lan-eskaintza publikoak urtero. Lehen adiz, adimen desgaitasuna dutenentzat lan-eskaintza egingo dute.
2019/12/17 - 14:39
Osakidetzak 3.103 lanpostuko lan-eskaintza publikoa iragarri du
Eskainitako plazen artean, azken bi urteetan bete gabeko lanpostuez gain, 953 lanpostu berri daude.
2019/12/17 - 09:30
Alemanian lana soberan dago
Alemaniako Gobernua enpresaburuekin eta sindikatuekin bildu da atzerriko langileen iritsiera erraztuko duen lege bat prestatzeko.
2019/12/16 - 10:19
Osakidetzako lan eskaintza publikoko beste bi espezialitate, ikerketapean
Osasun Sailak kautelaz etengo ditu bi kategoriak, Gasteizko Epaitegiak ofizialki berresten duenean.
2019/12/13 - 18:25
634 administrari lanpostutarako lan eskaintza publikoa onartu du EHUk
Bere historian, EHUk inoiz egin duen lan deialdirik handiena izango da. 164 irakasle eta ikertzaile postu esleitzeko deialdia ere egingo dute.
2019/12/11 - 15:27
Nafarroako Gobernuak 219 postuko lan eskaintza onartu du osasun-langileentzat
Postu horietatik 23 erreserba-txandarako bideratuko dira; horietatik 15 desgaitasuna duten pertsonentzat izango dira, eta gainerako 8ak, berriz, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.
2019/11/27 - 15:12
Hezkuntza Sailak 1.148 lanpostu eskainiko ditu 2020an lan eskaintza publiko batean
Deialdia, Bigarren Hezkuntzako eta LHko irakasleentzat, urte hasieran egingo dute
2019/11/27 - 13:06
Nafarroako Gobernuak 559 postuko Lan Eskaintza Publikoa onartu du
Zehazki, 337 plaza unibertsitatez besteko irakasleentzat izango dira, eta 169 Administrazio Nukleorako.
2019/11/26 - 20:34
Osakidetzak 1.067 plazako Lan-eskaintza Publikoa deitzea proposatu du
Sindikatuen iritzian, behin-behinekotasunarekin amaitu nahi bada, plaza gehiago eskaintzea ezinbestekoa da. Osakidetzan egunero 15.000 lagun baino gehiago ari dira aldi baterako kontratuekin lanean.
2019/11/13 - 14:14
347 lagun, igandera arte, azterketa-eredu berria duen Osakidetzaren LEP batean
Probak Gasteizen egingo dituzte. Guztira, 26 plaza eskaintzen ditu Osakidetzak, ezagutza espezifikoen eta biologiako fakultatibo teknikoen espezialitate medikoetan.
2019/11/07 - 15:03
Hezkuntzan bete gabeko lanpostuetan euskara eskakizuna baliogabetzea baztertu dute
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zentzu berean emandako hirugarren epaia da.
2019/10/30 - 10:16
Osakidetzako LEPa ikertzen ari den epaitegiak azterketa batzuk konfiskatu ditu
Digestio-aparatua, Angiologia eta Anestesiologia kategorietako probak dira atzemandakoak. Hain justu, espezialitate horietako hiru mediku ikerketapean daude, probak filtratu dituztelakoan.
2019/10/29 - 21:35
Jaurlaritzak 1.026 lanpostuko eskaintza publikoa onartu du Administrazio Orokorrerako
Azken 30 urteetako deialdi handiena da honakoa. 2020an beste lan eskaintza bat deitu nahiko luke Jaurlaritzak, gutxienez 500 plazakoa.
2019/10/29 - 18:21
Osakidetzak bertan behera utzi ditu epaitegian ikertzen ari diren 11 oposizioak
Gasteizko epaitegi batek ikerketa abiatu du, azterketak filtratu ote zituzten argitzeko.
2019/10/29 - 18:00
Nafarroako Auzitegiak errefusatu egin du 2017ko euskarazko plazak baliogabetzea
Epaiaren arabera, ez dago frogatuta lanpostu elebidunen kopurua neurriz kanpokoa edo bidegabea izatea.
2019/10/25 - 22:12
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 656 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa egingo du
"Funtzionarioek betetzen ez dituzten jardunaldi osoko, hizkuntza perfilik gabeko, beharretatik abiatuta" aurreikusi omen dituzte oposaketak.
2019/10/08 - 17:48
Osakidetzaren lan-eskaintza publikoen eredu berriak elkarrizketak aurreikusten ditu
Epaimahaiak txikiagoak izango dira, eta zozketaz aukeratuko dituzte. Akordiotik kanpo geratu diren sindikatuek desengainua agertu dute.
2019/10/02 - 14:03
Beste bi epaik agindu dute Nafarroan euskararen nahitaezko meritua kentzeko
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, berriro, behar hori baliogabetu du, eremu mistoan, eremu ez-euskaldunean eta euskara derrigorrezkoa ez den Administrazioaren zerbitzu zentraletako postuetan.
2019/09/24 - 20:03
Jaurlaritzak ordezkapenetarako sistema informatikoa mantenduko du, akatsak izan arren
Hezkuntza Sailak onartu du irakasleen lan-poltsa kudeatzeko aplikazioan akatsak izan direla, baina ziurtatu du arazoak konpondu dituztela jada.
2019/09/24 - 13:44
Ordezkagune sistema bertan behera uzteko eskatuko dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari
EAEko hezkuntza sare publikoko irakasleen ordezkapenak kudeatzeko online plataforman izaten ari diren arazo 'larriak' salatu ditu koalizioak.