Nafarroako Gobernuak 219 postuko lan eskaintza onartu du osasun-langileentzat
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran foru dekretu bidez onartu du osasun arloko langileentzako enplegu publikoaren lan eskaintza partzial bat (2019. urteari dagokiona), guztira 219 lanposturekin. Era berean, beste 23 erreserba-txandarako bideratuko dira; horietatik 15 desgaitasuna duten pertsonentzat izango dira, eta gainerako 8ak, berriz, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.
Dauden 219 plaza guztietatik 215 Osasunbidearentzat -Nafarroako Osasun Zerbitzua- dira eta beste 4 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarentzat (2 Osasun Publikoaren ikuskatzaile —albaitaritza espezialitatea— eta beste 2 erizain).
Bestalde, Osasunbideren 215 plazatatik 1 Zerbitzu Zentraletarako izango da, 70 Lehen Arretarako, 87 Nafarroako Ospitale Gunerako, 31 Tuterako Osasun Arlorako, 14 Lizarrako Osasun Arlorako eta 12 Osasun Mentalerako.
Espezialitateei erreparatuta, Osasunbideren 215 plazak honela zehaztuko dira: Arloko/Ondoko 80 fakultatibo espezialista: Psikiatriako 7, Erradiodiagnostikoko 5, Barne Medikuntzako 5, Anestesia eta Erreanimazioko 4, Hematologia eta Hemoterapiako 4, Digestio Aparatuko 3, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologikoko 3, Mikrobiologia eta Parasitologiako 3 eta Onkologia Medikoko beste 3. Horiz gain, 2 plaza izango ditu ondorengo espezialitate bakoitzak: Analitika Klinikoa, Anatomia Patologikoa, Kardiologia, Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua, Kirurgia Plastikoa, Dermatologia Mediko-Kirurgikoa eta Beneorologia, Endokrinologia eta Nutrizioa, Ospitaleko Farmazia, Medikuntza Intentsiboa, Medikuntza Nuklearra, Nefrologia, Neurofisiologia Klinikoa, Oftalmologia, Otorrinolaringologia, Pediatria eta haren arlo espezifikoak, Ospitaleko Erradiofisika eta Erreumatologia.
Halaber, plaza 1 izango dute espezialitate hauetako bakoitzak: Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Kirurgia Pediatrikoa, Bularraldeko Kirurgia, Genetika, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa, Neumologia, Neurokirurgia, Neurologia eta Urologia.
Lehen Arretako 26 Espezialista (LAE): Lehen Arretako 23 Mediku eta Lehen Arretako 3 Pediatra.Era berean, Larrialdietako medikuei (12) dagokienez, 10 plaza egongo dira Larrialdietako Zerbitzu Berezirako eta beste 2 Larrialdietako Ohiko Zerbitzurako.
70 plaza Erizaintzarako (horietatik 5 espezialitate obstetriko-ginekologikorako -emagina-). 27 plaza bestelako osasun-espezialitateetarako: 7 plaza Erradiologiako Teknikari Espezialistarako, 6 plaza Psikologo Espezialista Klinikorako, 6 plaza Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialistarako, 4 biologo klinikorako eta 4 Fisioterapeutarako.
Modu berean, 23 plaza erreserbatuko dira; horietatik 15 %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat izango dira eta gainerako 8ak genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzat.
Zehazki, desgaitasuna duten pertsonentzako 15 plaza honela banatuko dira: Barne Medikuntzako 1, Psikiatriako 1, Erradiodiagnostikoko 1, Lehen Arretako Mediku bezala lan egiteko 1, Larrialdietako Zerbitzu Bereziko Mediku izateko 1, Larrialdietako Ohiko Zerbitzurako 1, 5 plaza Erizaintzarako, plaza 1 Fisioterapeutarentzat, plaza 1 Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialistarentzat eta 2 plaza Erradiologiako Teknikari Espezialistarentzat.
Bestalde, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako 8 plaza honela banatuko dira: 4 plaza Erizaintzarako, 2 plaza Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialistarentzat eta beste 2 plaza Erradiologiako Teknikari Espezialistarentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
39 urteko gizon bat larri zauritu da Iruñean lan-istripu batean
Presiozko mahuka batek buruan jo du baratze batean lanean ari zela.
Alokairuen prezioa % 3 eta % 4 artean jaitsi zen Donostian, Irunen eta Errenterian 2025eko azken hiruhilekoan
2025ean 86.522 alokairu-kontratu sinatu ziren Euskadin, serie historikoko bolumenik handiena. Alokairuen prezioei gehien eusten dion lurraldea Araba da.
Papresak aro berria hasi du, CL Group Industrial taldeak paper fabrika erosi baitu
Gaurtik CL Group Industrial taldeak bere gain hartu du Errenteriako paper fabrikaren ekoizpena.
CCOOk euskara ikasteko denbora eta baliabideak eskatu ditu eta euskarafobia dagoela ukatu du
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Iñigo Garduño CCOOren komunikazio idazkariak langileak auzitegietan defenditzeko egindako bidea azpimarratu du. Halaber, adierazi du ez direla aritu euskararen kontra, euskara ikasteko baliabideak eskatzen baizik.
EAEko arrantzaleek antxoa-kuota ia osoa agortu dute eta hegaluzearen kosteraren buru dira
Esleitutako antxoa-kuotaren %98,4 harrapatu du dagoeneko, eta Estatuan arrantzatutako hegaluzearen hamar kilotik sei euskal ontziek lehorreratu dituzte.
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.