lan eskaintzak

2023/02/17 - 15:58
200.000 ingeniari baino gehiago beharko dira datozen 10 urteetan Espainiako Estatuan
Gaur egun, 750.000 ingeniari inguru daude. Hamarretik lauk 35 urte baino gutxiago dituzte eta emakumeak gutxiengoa dira, hamarretik bi baino ez.

2023/02/10 - 12:33
Satsek elkarretaratzeak deitu ditu Euskadiko ospitaleetan Osakidetzako LEParen kudeaketaren aurka
Satse erizainen sindikatuak elkarretaratze gehiago egin ditu gaur Euskadiko ospitaleen aurrean, "Osakidetzako lan-eskaintza publikoaren kudeaketa bidegabea" salatzeko.
2023/01/30 - 11:59
Zergatik ez dago emakumerik eraikuntzan?
Zer faktorek jarraitzen dute gaur egun emakumeak sektore horretan sartu gabe egon daitezen? Obrako lanetan emakumerik ez egoteari buruzko azterlan batek galdera horiei eta beste batzuei erantzuten die.
2023/01/28 - 12:41
Sagarduik azaldu du deialdi berriak sindikatuekin adostuta zeudela
Satse sindikatuak kritikatu du langileek EPE berri batera aurkeztu behar dutela aurrekoa oraindik ebatzi ez dutenean. Ildo horretan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du ez dituela protesta horiek ulertzen, gaurko deialdia sindikatuekin "adostuta" zegoelako.
2023/01/27 - 10:11
Satse ospitaleen atarian mobilizatuko da gaur, Osakidetzako lan-eskaintza publikoaren ''kaosa'' salatzeko
Satse sindikatuak kritikatu du langileek LEP berri batera aurkeztu behar dutela aurrekoa oraindik ebatzi ez dutenean. "Ez da bidezkoa ahalegin handi hori egin behar izatea, agian plaza finkoa dutenean eta beste azterketa bat prestatu behar ez denean", azaldu du sindikatuak ohar batean.
2023/01/24 - 21:59
Adecco 150 profesional bilatzen ari da Arabako Talgo tren-enpresan lan egiteko
Arabako Talgo enpresan aritzeko langile bila dabil Adecco. 150 lanpostu eskaintzen dira, ofizioak denak: besteak beste, soldatzaileak, iturginak, elektrizistak eta elektromekanikan adituak. Baina, ez da batere erraza izaten ari enpresarentzat. Ez dago nahikoa langile.
2023/01/24 - 19:29
B2 euskara maila egiaztatu ez zuten udaltzainak onartzera behartu dute Arkauti
Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bi hilabeteko epea eman dio Arkautiri bere garaian euskara titulua ez izateagatik kanpoan geratu ziren hautagai guztiak bitartekoen zerrendan berriz sartzeko.
2023/01/21 - 12:14
2.314 pertsona aurkeztuko dira asteburu honetan Osakidetzak eskainitako 37 postuetako bat eskuratzeko probara
Asteburu honetarako deitutako azterketez gain, hilaren 28an eta 29an izango direnekin amaituko da 2018-2019ko LEPa.
2023/01/16 - 12:58
212 lanpostuko lan eskaintza publiko bateratua iragarri dute Ertzaintzan eta Udaltzaingoan
Ertzaintzarako 127 lanpostu izango dira eta gainerako 85an Udaltzaingorako. Izena emateko epea zabalik egongo da bihartik hasi eta ondoren 20 egun baliodunetan arkauteakademia.eus webgunean.
2023/01/14 - 12:38
Ia 3.000 pertsona 99 plazatarako lehian asteburu honetan, Gasteizen, Osakidetzaren LEParen bigarren blokean
Probak 09:00etan hasi dira, EHUko Elurreta eraikinean, Gasteizen. Gotzone Sagardui Osasun sailburua bertan izan da.
2023/01/03 - 16:19
Enplegu Departamentuak onartezintzat jo du hautagai bati lan-elkarrizketa batean arropa kentzea eskatzea
Lan Ikuskaritzak ofiziozko ikerketa bat abiarazi du, Meccti. enpresako hautaketa-prozesuan parte hartu zuen emakumeetako batek sare sozialetan argitaratutako bideo bat dela medio. Enpresak barruko arropan geratzea eskatu zien Kuwait Airwayseko hegaldi-azafatetarako hautagaiei.
2023/01/03 - 15:36
Enpresa batek hegazkin laguntzaile izateko hautagaiak azpiko arropan geratzera behartu zituela salatu dute
Madrilen ikerketa bat zabaldu dio lan ikuskaritzak hegazkin laguntzaile izateko kastinga egin zuen enpresa bati. Kastinean azpiko arropa hutsean jarri behar izan zuten, eta askotan hitz gordinak entzun behar izan zituzten gainera. Lan eskaintza Kuwait Airlines konpainiarentzat zen.
2022/12/21 - 14:16
Osakidetzak lan eskaintza publiko berriaren oinarri orokorrak argitaratu ditu
Aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 27an argitaratuko dituzte lan eskaintza horren oinarri zehatzak EAEko Aldizkari Ofizialean.
2022/12/17 - 12:38
2.500 pertsona baino gehiagok izena eman dute asteburu honetako Osakidetzaren LEParen probetarako
EHUko Gasteizko kanpusean egingo dira probak. 2018/2019ko Osakidetzaren LEParen bigarren fase horrek 19 kategorietako 217 plaza eskainiko ditu.
2022/12/14 - 14:31
Nafarroako Gobernuak 734 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du
2022ko Lan Eskaintza Publikoan eskainiko diren lanpostuak honela banatuko dira: 204, osasun arlorako; 253, hezkuntzarako; eta 277, gainerako departamentuetarako, Administrazio Nukleoan.
2022/12/03 - 18:25
Medikuntza eta farmaziako ia 1.900 espezialista ari dira parte hartzen Osakidetzako LEParen bigarren fasean
Barne Medikuntza eta Psikiatria dira plaza gehien eskaintzen dituzten espezialitateak, 52 eta 28, hurrenez hurren.

2022/12/02 - 19:53
Suhiltzaileek LEP bateratuaren irizpideak salatzeko protesta egin dute
Suhiltzaileek uniformeak erantzi eta azpiko arropan geratu dira. Salatu dutenez, lehen LEP bateratuan polizia-lanpostuetarako irizpideak lehenetsi dira, eta suhiltzaile-lana garatzeko ezagutzak ez dira kontuan hartu.
2022/12/02 - 08:05
Zergatik daude 5.000 lanpostu huts baino gehiago Euskadin langabe kopuru handia izan arren?
Gero eta enpresa gehiagok profil profesionalak aurkitzeko dituzten zailtasunak aztertu ditu EITB Mediak. Euskadik % 8ko langabezia-tasa du. Hala ere, lan eskaintzen % 0,5 ez dira betetzen. Zeintzuk dira arrazoi nagusiak?
2022/11/30 - 13:37
Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaileek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, azken LEParen aurka protesta egiteko
Joan den larunbatean egin ziren LEP honetako ezagutza eta gaitasun probak, eta 1.170 pertsona aurkeztu ziren. Hautagaien % 75,5ek ez zuten proga gainditu.

2022/11/29 - 23:25
Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaile izateko bitarteko hautagaien % 95ek ez dute azterketa gainditu
ESKk uste du deialdia "irregulartasun juridikoz beteta" egon zela. ELAk zehaztu du behin-behineko suhiltzaile "gehienak" plazarik gabe gera daitezkeela.