Euskal Autonomia Erkidegoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntzako lan eskaintza publikoaren probak urrian hasiko dira eta izena emateko epea ekainean irekiko da

Bigarren Hezkuntzako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen plazak betetzeko dira.
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia: EITB

Hezkuntzako lan eskaintza publikoaren lehen probak urrian hasiko dira eta izena emateko epea ekainean irekiko da, Jokin Bildarratzek zuzendutako Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Eskabideak ekainetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, eta urrian idatzizko probak hasiko dira. Ondoren, ahozkoak egingo dira.

Bigarren Hezkuntzako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen plazak betetzeko dira.

Bi prozedura egongo dira: oposizio-lehiaketa arrunta eta egonkortzeko oposizio-lehiaketa. Lehenengoan, oposizio-faseko bi probetako (baztertzaileak) bakoitza gainditu beharko dute hautagaiek.

Bigarren prozeduran, 2020ko abenduaren 31n azken 3 urteetan bitarteko langileek betetzen zituzten plazak betetzeko dira.

2023ko maiatzaren lehen hamabostaldian, epe guztiak zehazten dituen ebazpena argitaratuko da EAEko Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Sailaren webgunean.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X