Lan gatazkak
2024/03/19 - 08:12
Euskotrenen eta Bizkaibusen % 30eko gutxieneko zerbitzuak daude gaur
Bi garraiobideetako langileek grebara daude deituta, garraio publikoan eraso fisikoak eta hitzezkoak ugaritu direla ikusita.
2024/03/18 - 18:31
Funtzionario ez diren 500-700 langile publiko errelebo kontraturik gabe gera litezke aurten Euskadin
Jaurlaritza ez dela Funtzio Publikoan errelebo kontratua aplikatzen ari salatu dute sindikatuek. Bere aldetik, Gobernuak esan du negoziazioak irekita jarraitzen duela, eta sindikatuen erantzunaren zain dagoela.
2024/03/18 - 15:16
Foruzaingoak komisariara deitu ditu zazpi nekazari, Nafarroako Parlamentura sartzen saiatzeagatik atxilotzeko
Atxilotu ondoren, dagokion epailearen esku utziko dituzte. Halaber, ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea Nafarroako Parlamentura indarrez sartzen ahalegintzeagatik.
2024/03/18 - 12:15
Kataluniako kartzeletako funtzionarioek bost espetxetarako sarbideak blokeatu dituzte protestetan
Bost espetxetarako sarbideak itxi dituzte: Brians 1, Brians 2, Quatre Camins, Ponent eta Mas d 'Enric. Mobilizazioak egiten ari dira joan den asteko ostegunetik, ondoren bere buruaz beste egin zuen Mas d 'Enric (Tarragona) espetxeko preso batek sukaldari bat hil zuelako.
2024/03/18 - 11:31
Kataluniako zazpi espetxetan ez dituzte 6.000 preso baino gehiagoren ziegak ireki, langileen protestengatik
Ostegunetik mobilizazioak egiten ari dira, ondoren bere buruaz beste egin zuen Mas d 'Enric (Tarragona) espetxeko preso batek sukaldari bat hil zuelako.
2024/03/18 - 08:00
Bilbobuseko langileek egun osoko greba egingo dute gaur lan-hitzarmen berriaren alde
24 orduko lehen greba eguna izango da, atzetik beste hiru etorriko baitira hilaren 20an, 25ean eta 27an. Apirilaren 9an, berriz, greba mugagabeari ekingo diote.
2024/03/17 - 10:35
Hego Euskal Herriko nekazariek "manifestazio handia" deitu dute astearterako, Gasteizen
Familia Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu Konferentzia bertan egingo dutela baliatuta elkartuko dira, traktore eta guzti, "nekazaritza esplotazioentzat etorkizun egonkor eta duina ahalbidetuko duten premiazko neurriak" eskatzeko.
2024/03/15 - 19:57
Bruselak elikagaien hornikuntza-katean behatoki bat martxan jartzeko proposatu du
Behatokiak lehen bilera egingo luke uda honetan, eta elikadura-horniduraren kateko sektore guztietako ordezkariek eta estatu kideetako eta Europako Batzordeko ordezkariek osatuko lukete.
2024/03/14 - 19:45
Nekazari nafarrek isunak jaso dituzte protestetan zehar Iruñean traktoreak aparkatzeagatik
Nekazariek eta abeltzainek elkarretaratzea egin dute Foru Parlamentuaren aurrean. Isun horiei buruz hitz egiteko Herritarren Segurtasunerako zinegotziarekin batzarra egiteko asmoa bazuten ere, azkenean Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin bilera eskatzea erabaki dute.
2024/03/13 - 23:34
Bilbobuseko langileek apirilaren 9tik aurrera greba mugagabea egingo dute
Hitzarmena 2021ean iraungi zen, eta ordutik soldata izoztuta dute. Martxoan, Bilbobusen egun osoko greba egingo da hilaren 18an, 20an, 25ean eta 27an.
2024/03/12 - 14:56
Grebak eragin handia izan duela nabarmendu dute sindikatuek, eta Jaurlaritzari gogoeta egiteko eskatu diote
Grebak Hezkuntzan eta garraioan izan du eragina batik bat, eta neurri txikiagoan Osakidetzan.
2024/03/12 - 14:33
Milaka pertsonak lan baldintzak eta zerbitzu publikoak hobetzea eskatu dute EAEko hiriburuetan
Sektore publikoko milaka langilek manifestazioa egin dute gaur eguerdian EAEn, soldata eta enplegua hobetzea eskatzeko, "Madrilen inposiziorik eta betorik gabe".
2024/03/12 - 13:45
Eusko Jaurlaritza ez dator bat zerbitzu publikoen pribatizazioaren inguruko salaketekin
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak berretsi du Jaurlaritza ez datorrela bat sektore publikoan greba deitzeko arrazoiekin.
2024/03/12 - 13:00
Osakidetzan ezarritako gutxieneko zerbitzuek greba ''erabat'' baldintzatu dutela salatu dute sindikatuek
Sindikatuen arabera, "milaka langileri grebarako eskubidea ukatu zaie", zerbitzu askotan % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri direlako.
2024/03/12 - 11:50
Grebak atzerapenak eta ilarak eragin ditu garraio publikoan
Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena "zabala" izaten ari da pribatizatu gabeko garraio publikoan. Garraio publikoan, gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira gaur.
2024/03/12 - 11:21
Grebaren jarraipen zabala Hezkuntzan, sindikatuek emandako lehen datuen arabera
Deialdia egin duten sindikatuek batera bidalitako ohar baten arabera, grebarako babesa "oso handia" izango da Hezkuntzaren sektorean, baina salatu dute unibertsitateaz kanpoko etapetan gutxieneko zerbitzuak gehitzeak "milaka hezitzaile grebarako eskubiderik gabe" utziko dituela.
2024/03/12 - 08:56
Albiste izango dira: Greba EAEko sektore publikoan, marea biziak eta hilketa matxista saiakera Gasteizen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/10 - 22:54
Zortzi orduko lanuztea Bilbobusen astelehen honetan, hilabete askoz luzatzen ari den gatazka dela medio
07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara daude langileak grebara deituta. Bestalde, hilaren 18an, 20an, 25ean eta 27an 24 orduko greba-deialdiak daude.
2024/03/08 - 17:08
Jaurlaritzak eta sindikatuek "epe laburreko neurriak" adostu dituzte lehen sektorerako
Adostutako konpromiso batzuen bidez, txostenak "sektorea indartu, berrikuntza sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko estrategia" aurkeztu du.
2024/03/08 - 08:54
Albiste izango dira: Emakumeen Nazioarteko Eguna, bilera baserritarrekin eta Nafarroako Parlamentuko protesta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.