Lan istripuak
2022/02/08 - 20:54
Langile bat hil da Barakaldoko obra batean
Ezbeharra 15:45 inguruan gertatu da, Maiatzaren Lehena kaleko obra batean. Beharginak 62 urte zituen.
2022/02/06 - 16:40
Ehunka pertsona atera dira kalera Zaldibarko hondamendia salatzeko eta erantzukizunak eskatzeko
50etik gora kolektibok bat egin dute protesta ekitaldiarekin. Zaldibar Argituk omenaldia egin die zabortegiaren ondoan Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hildako langileei.
2022/02/06 - 15:47
Zertan da Zaldibarko zabortegiaren hondamendiari buruzko auzia?
Bi auzibide abiatu ziren, ingurugiroari lotua bata, eta penala, bi langileen heriotzarena, bestea.
2022/02/06 - 15:40
Omenaldi hunkitua Sololuzeri eta Beltrani Zaldibarko hondamendiaren 2. urteurrenean
Erantzukizunak eskatzeko manifestazioaz gain, omenaldia ere izan da herritar askoren partehartzearekin, tartean hildako langileen senideekin.
2022/02/06 - 14:43
Zaldibarren gertatutakoaren ardura bere gain ez hartzea egotzi dio Podemos Ahal Duguk Eusko Jaurlaritzari
Euskadiko Podemosek bideo bat zabaldu du sare sozialetan, "egia" eta "justizia" aldarrikatzeko "ingurumen hondamendi handienetako bat" izan zenaren aurrean.
2022/02/06 - 14:39
EH Bilduk salatu du bi urte igaro arren inork ez duela ardura politikorik bere gain hartu
Auziak irekita jarraitzen duela gogorarazi du koalizio subiranistak eta ez duela edonola ixtea onartuko ohartarazi du.
2022/02/06 - 13:54
Iturgaiz: "EAJren kudeaketa ona Zaldibarren lurperatuta dago, autokritikarik eta ardura politikorik gabe"
Zaldibarko hondamendia izan zenetik bi urte igaro direnean, EAEko popularren buruak egia argitzeko ahaleginik ez egitea egotzi dio EAJri. Familiek eta gizarte osoak Zaldibarren gertatu zena jakitea premiazkoa dela esan du.
2022/02/04 - 17:41
Elena Alvarez, Joaquin Beltranen emaztea: 'Bi urte geroago, zauriak irekita jarraitzen du'
Joaquin Beltran Zaldibarko zabortegian lurperatuta jarraitzen duen langilearen alargunarekin egon gara. Komunikabide batean hitz egiten duen lehen aldia da, eta ziurtatu digunez, zaila egiten zaio aurrera egitea ''bizitzak hain kolpe gogorra ematen dizunean''.
2022/02/04 - 07:00
AURRERAPENA: Elena Alvarez, Joaquin Beltranen emaztea: 'Ikaratu egiten nau gertatutakoa gogoratzeak'
Elena Alvarezek, Joaquín Beltranen emazteak, esan du ezinezkoa zaiola zauria ixtea, 'beti egongo baita hor odoletan'. Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren ondoren ematen duen lehen elkarrizketa da, eta gertatutakoa gogoratzeak ikaratu egiten duela ziurtatu digu. Elkarrizketa osoa, Gaur Egunen.
2022/02/02 - 16:10
Arcelor Olaberriako langile bat hil da, enpresaren aurrean ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra atzo jazo zen, 21:30ean, lanetik ateratzen ari zenean.
2022/01/27 - 14:08
Zaldibarren izandako luiziari buruzko informazio gehiago eskatu dio Europako Parlamentuak Europar Batzordeari
Europako Parlamentuko eskaera batzordeak ikerketa zabalik mantentzea erabaki du. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak Zaldibarko zabortegian 2020ko otsailean izandako luizian hil ziren, hondakinen azpian harrapatuta.
2022/01/26 - 21:48
Bost dira dagoeneko aurten Euskadin zenbatutako lan heriotzak
Hilabete beltza izaten ari da. Lanean ari zirela, bost beharginen heriotzak gertatu dira. Barakaldon, Gasteizen, Ikaztegietan, Pipaonen eta Irunen langile bana hil dira urtea hasi zenetik.
2022/01/26 - 17:54
Langile bat hil da Irunen eraikin bateko hirugarren solairutik erorita
45 behargina behean zeuden lankide batzuen gainera erori da eta horietako bat ari zauritu da. Hildako langileak egun bakarra zeraman enpresan lanean.
2022/01/20 - 17:57
Basozaintzan dagoen ezbehar kopuru handia eta prekarietatea salatu dituzte ELA, LAB eta CCOO sindikatuek
Pipaonen (Araba) atzo izandako lan istripu larria gaitzesteko, ELA, LAB, ESK, Steilas, HIRU eta EHNE sindikatuek protesta egingo dute bihar eguerdian, patronalaren egoitza parean, Gasteizen. CCOOk, berriz, Andre Maria Zuriaren plazan egingo du elkarretaratzea ordubete beranduago.
2022/01/19 - 18:55
Basozain bat hil da Pipaonen, zuhaitz baten adarrak jota
Ezbeharra arratsaldeko lehen orduan gertatu da, Herrerako Mendatearen inguruko baso batean zuhaitzak mozten ari ziren bitartean. Beharginak 46 urte zituen eta Villasana de Menako (Burgos) bizilaguna zen.
2022/01/19 - 13:46
Lan osasunaren euskal estrategia berriak adina, telelana eta estresa izango ditu kontuan
Orain arte, lan arriskuen prebentzioa lanpostuan soilik oinarritzen zen. Beraz, aldaketa ekarriko du estrategia berriak, Idoia Mendia sailburuaren esanetan.
2022/01/14 - 20:58
Sindikatuek lan-istripuen aurkako neurriak eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari eta patronalari
Elkarretaratzea egin dute ostiral honetan, Ikaztegietan gazte bat lan-istripuan hil ondoren. Sindikatuek "langileen osasuna erdigunean ipintzeko" eskatu dute.
2022/01/12 - 12:27
Langile bat hil da Ikaztegietan teilatutik erorita
Ezbeharra astelehenean izan zen. Azken hilean gutxienez hiru langile hil dira erorikoen ondorioz, eta atzo beste bi zauritu ziren modu horretara Nafarroan.
2022/01/11 - 18:29
Bi langile larri zauritu dira, hamar metroko altueratik erorita, El Buston izandako lan istripuan
Horietako batek hainbat kolpe zituen hanketan eta bizkarrean, eta helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Ospitalera. Beste behargina ere ospitale horretara eraman dute anbulantzian, kolpe larriak zituelako.
2022/01/10 - 15:14
Behargin bat hil da Gasteizen, aldamiotik erorita
Ezbeharra 12:00ak aldera gertatu da Olarizu auzoan, Errekaleorretik gertu. CCOOk ohar batean jakitera eman duenez, hildakoa LAR Servicios Auxiliares a la Construccion S.L igeltserotza enpresako langilea zen, Construcciones Urrutia S.L konpainiako azpikontrata.