Lan istripuak
2022/01/06 - 13:59
Urteko lehen lan-heriotza salatu dute Barakaldon
Zenbait elkarte sozial eta sindikalek elkarretaratzea deitu dute Euskadin 2022an atzemandako lehen lan heriotza salatzeko.
2022/01/05 - 21:53
Gijonen bi langile hil dira eta beste bi zauritu ikastetxe bateko teilatua erorita
Gijonen langile bi hil dira, hiru solairuko ikastetxe batean teilatuko terraza bertan behera erorita. Zabor artean harrapatuta gertu dira 40 eta 38 urteko gizonak. Beste bi behargin onik atera dira. Sabaiko pladurra aldatzen ari ziren eta gaur zuten amaiera epea.
2021/12/30 - 23:35
Omenaldi hunkigarria egin diote Urumean duela urtebete hildako ertzainari
Iñigo Echarriren lagunak eguerdian bildu dira gertakariaren lekuan, eta argazki bat eta hainbat lore-sorta jarri dituzte.
2021/12/20 - 18:08
Verter Recyclingeko arduradunek epailearen aurrean deklaratzeari uko egin diote
Jose Ignacio Barinagari ingurumenaren eta osasun publikoaren aurkako delitua leporatzen diote. Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Kartak eta Zaldibar Argitu Plataformak deituta, kontzentrazioa egin dute epaitegiaren aurrean, zabortegiko luiziaren erantzukizunak argitzea eskatzeko.
2021/12/19 - 18:40
Lan-istripuen kopuruak % 17 egin du gora Euskadin: iaz baino 4.900 ezbehar gehiago izan dira
Azarora arte, Araban % 23 hazi ziren lanaldiko istripuak, % 18 Bizkaian eta % 15 Gipuzkoan.
2021/12/18 - 14:00
45 urteko langile bat hil da Zumaian, eraikin bateko teilatutik erorita
Ertzaintzak baieztatu duenez, 11:30 inguruan izan da ezbeharra, Basusta Bideko eraikin batean. Tokian bertan hil da.
2021/12/05 - 13:56
Langile bat hiltzen da 11 egunean behin lan-istripuz Euskadin
Osalanek igorritako datuen arabera, lan-istripuek pertsona bat larri zauritu dute gainera, bi egunean behin. Lan-ezbeharrak % 11 hazi dira urrira arte, iaz baino 4.405 kasu gehiagorekin. Hazkunde esanguratsuena Araban izan da, % 22,5ko gorakada izan baitute bertan istripuek.
2021/12/04 - 20:41
Behargin bat hil da Bergaran izandako lan-istripu ez traumatiko batean
LABen arabera, heriotza "ez da zoriaren edo patuaren ondorio", txandakako lanaldiekin du zerikusia, gauekoarekin batez ere, osasunean duen "eragin txarragatik".
2021/11/26 - 09:30
46 meatzari eta 6 erreskatatzaile hil dira Errusiako ikatz meategi batean izandako leherketan
250 metroko sakoneran metano gasa pilatu eta lehertu dela uste dute tokiko agintariek. 38 meatzarik eta 11 erreskatatzailek ospitalean jarraitzen dute.
2021/11/23 - 17:12
Lan istriputzat hartzeko eskatuko du ESK-k Azpeitian bere buruaz beste egin zuen langile baten heriotza
20 urteko Azpeitiako bizilagun batek bere buruaz beste egin zuen uztailean, lan egiten zuen enpresan bertan. Esana zuen "ezin zuela gehiago" zituen lan-baldintzekin. ESK sindikatuak, familiak eta eragile sozialek argi dute prekarietateak eraman zuela gaztea muturreko erabaki hori hartzera.
2021/11/23 - 14:09
45 urteko langile bat hil da Portugaleten, teilatu batetik behera erorita
Lan-istripua Bailen kaleko laugarren zenbakian gertatu da, bost solairuko etxebizitza batean. Hildakoa Bravo Lanak SL enpresako langilea zen. Teilatutik zorroten bat konpontzen ari zela erori da.
2021/11/22 - 12:14
63 urteko gizon bat hil da Donostian, lanean ari zela ondoezik sentitu ostean
LAB sindikatuak jakinarazi duenez, gizona Barcelo Costa Vasca hoteleko harreran ari zen lanean gaueko txandan. Sindikatuaren arabera, urtea hasi zenetik lanean ari zela Euskal Herrian hil den 55. pertsona da.
2021/11/04 - 22:04
61 urteko gizon bat hil da Ibiriku Eguesibarren, ibilgailua iraulita
Gizonaren familiak desagerpenaren berri eman du 14:00etan, Agoitzen lanaldia bukatu ondoren etxera itzuli ez delako. Ibilgailua iraulita topatu dute 17:46 aldera, eta haren barruan gidaria.
2021/10/21 - 14:41
Donostiako jatetxe batean sukaldari bat hil zen lan-istripua salatu dute sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute Kursaalen, sukaldari bat hil lan-istripua salatzeko.
2021/10/21 - 11:08
Verter Recycling enpresak likidazio fasea abiarazi du
Zaldibarko zabortegia kudeatu zuen enpresak aho batez hartu du sozietate gisa desegiteko erabakia. Likidazio fasean dagoela ageri da Bizkaiko Merkataritza Erregistroan.
2021/10/17 - 20:47
Langile bat hil da taberna batean izandako sutean, Donostian
36 urteko gizona oso larri aurkitu dute suhiltzaileek, lurpeko biltegi batean. Kanpora eraman dute eta suspertzen saiatu dira, baina bertan hil da. Hasierako ikerketaren arabera, ustekabeko sutea izan da.
2021/10/17 - 16:40
Taberna bateko langile bat hil da Donostian, sukaldean piztutako sute baten ondorioz
Suhiltzaileek goizean jaso dute abisua. Sutea Usandizaga kaleko Gure Txoko tabernan piztu da. Dirudienez, ustekabeko sutea izan da. Ikerketa zabalik dago.
2021/10/15 - 17:53
Eraikuntzako langile bat hil da Amurrion
54 urteko gizonezko bat da hildakoa. Barrena kaleko lan batzuetan jazo da ezbeharra, behargina aldamio batetik jausi denean.
2021/10/15 - 13:43
59 urteko langile bat hil da Urnietako kiroldegia eraberritzeko lanetan
Antza, kamioi baten lumak langilea jo du, besoetako batek oreka galdu ostean, eta bertan hil da.
2021/10/08 - 16:55
56 urteko langile bat hil da Eltziegon, paletak garraiatzeko makina batek harrapatuta
11:30ean izan da ezbeharra Viñas Eguia upategian. Osalanek ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. Sinidkatuek elkarrertaratzea deitu dute datorren asteazkenerako prekarietatearen aurka protesta egiteko.