Lan-istripuen kopuruak % 17 egin du gora Euskadin: iaz baino 4.900 ezbehar gehiago izan dira
2021eko lehen hamaika hilabeteak kontuan izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko 33.780 langilek hartu dute laneko baja lan-istripuren batengatik. Iazko epe berari erreparatuta, 4.936 langile gehiagok izan dute istripuren bat, alegia, % 17,1 egin du gora kopuruak. Gainera, hilkortasuna % 25 hazi da, 30 hildakorekin.
Osalanek igorritako datuen arabera, urtarriletik azarora arte, 29.091 izan ziren lanaldiko istripuak (% 17,8 gehiago), eta 'in itinere' jazotakoak, berriz, 3.277 (% 11,6 gehiago). Bestalde, baja ekarri zuten 1.412 birgaixotze izan ziren.
Lanaldian izandako istripuen artean, 28.892 arinak izan ziren, 172 larriak eta 27 hilkorrak. 'In itinere' izandako ezbeharrak 3.250 izan ziren, horietako 24 larriak, eta hiru hildako utzi zituzten, guztira.
Lurraldeka, ezbehar-kopurua % 23 hazi zen Araban, lanaldian gertatutako 5.407 istripurekin; % 18 Bizkaian, 14.639 ezbehar antzeman ondoren, eta % 15 Gipuzkoan, 9.045 ezbeharrekin.
Bestalde, Euskadin 1.232 lan-gaixotasun berri zenbatu ziren urtarriletik azarora bitartean, laneko baja eragin zutenak. Horrek % 9ko gorakada suposatzen du, 2020koen aldean.
Bajarik eragin ez zuten lan-gaixotasunei dagokienez, 1.270 izan ziren, hau da, 2020ko epe berean zenbatutako 1.079 lan-gaixotasunak baino % 17,7 gehiago.
Langile bat hil da Zumaian
Azken lan-istripua larunbat honetan gertatu zen Euskadin. 45 urteko langile bat hil zen Zumaian, lanean izandako istripu baten ondorioz.
Garbitzen ari zen eraikineko teilatutik erori zen behargina, eta lekuan bertan hil zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.