Lan Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

56 urteko langile bat hil da Eltziegon, paletak garraiatzeko makina batek harrapatuta

11:30ean izan da ezbeharra Viñas Eguia upategian. Osalanek ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. Sinidkatuek elkarrertaratzea deitu dute datorren asteazkenerako prekarietatearen aurka protesta egiteko.
Viñas Eguia upategiaren kanpoaldea. Argazkia: Google maps.
Viñas Eguia upategiaren kanpoaldea. Argazkia: Google maps.

56 urteko langile bat hil da Eltziegon (Arabako Errioxa) paletak garraiatzeko makina batek harrapatuta. 10:47ean gertatu da ezbeharra, Eguia upategietan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, maneiatzen ari zen makinak harrapatuta geratu denean langilea, Osalanek azaldu duenez. 

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira baina hil egin da behargina. 

LAB sindikatuko ordezkaria zen hildakoa Eguia upategian; sindikatuak heriotza berri hau deitoratu du eta eskatu du "behingoz eta lehentasunez" agenda politikoan koka dadin arazoa. 

LABek ohar batean babesa helarazi die Eltziegoko bizilaguna zen hildakoaren senitartekoei eta hurbilekoei.

ELAk ere langilearen heriotza deitoratu du, eta "sektore honetako langileek gaur egun pairatzen duten prekarietatea" eta "erakunde publikoen erabateko utzikeria" salatu ditu.

"Zoritxarrez, lan-istripu hilgarri hauek lan-baldintza prekarioen ondorio zuzenak dira", adierazi du ELAk, eta Eltziegon gaur gertatutakoarekin bost direla jada aurten Araban lan istripuz hil diren pertsonak.

ELAk, LABek eta "euskal gehiengo sindikalak" elkarretaratzea egingo dute datorren asteko asteazkenean Arabako herri horretan, Prekarietateak hiltzen du. Lan istripu gehiago ez lelopean

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X