Langabezia
2021/09/02 - 11:28
Langabezia % 2,57 igo da Euskadin, eta % 1,79 jaitsi Nafarroan
Foru Erkidegoan 620 langabe gutxiago daude, baina 3.058 gehiago EAEn, uztaileko datuekin alderatuta.
2021/08/22 - 17:00
Autonomoak kexu dira diru-laguntzak jasotzeko bete beharreko irizpideekin
Larrialdi egoera horretan sorosteko, 268 milioi euro jarri dituzte Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak. Izan ere, 35.000 autonomorentzat lagungarri zitekeela aurreikusi zuten, baina gaur gaurkoz, 4.600 lagunek egin dute soilik eskaera.
2021/08/11 - 12:58
EAEko gazteen langabezia tasak bi puntu egin du behera 2021eko bigarren hiruhilekoan
Dena dela, lanik gabe dauden 16-29 urtekoen tasa biztanleria orokorrarena (% 10,3) baino zazpi puntu handiagoa da.
2021/08/03 - 11:52
4.750 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian, 2011z geroztik uztailik onena
Langabeziak lau lurraldeetan egin du behera. Horrela, uztailak 3.157 langabe gutxiago utzi ditu EAEn (% 2,58), eta 1.593 pertsona gutxiago daude lanik gabe Nafarroan (% 4,39).
2021/07/29 - 17:30
CCOO Gazteak sindikatuak salatu du gazteak ez direla ari susperraldiaren onurak nabaritzen
Sindikatuak 'La precariedad nos quema, babestu zaitez' kanpaina aurkeztu du, euskal gazteen kezka nagusiak agerian uzteko: prekarietatea enpleguan eta etxebizitzan.
2021/07/29 - 12:38
18.700 pertsonak lortu dute lana 2021eko bigarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 12.700 pertsona gehiago daude lanean (914.100 guztira), eta Nafarroan, berriz, 6.000 gehiago (283.700).
2021/07/23 - 19:30
Langabezia-tasa % 10,3ra jaitsi da Euskadin bigarren hiruhilekoan
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskadik % 10,1eko langabezia-tasarekin amaituko du urtea, eta 2022an % 9,5era jaitsiko du. 2020an, langabeziaren batez bestekoa % 10,5ekoa izan zen.
2021/07/02 - 12:49
Pandemian galdutako enplegu gehienak berreskuratu direla azpimarratu du Jaurlaritzak
Ekaineko enpleguari buruzko datuek zuhurtziaren balorazioa mantentzera behartzen dutela esan du Alfonso Gurpegi sailburuordeak.
2021/07/02 - 12:25
Ekainak 158.622 pertsona langabe utzi ditu Hegoaldean, maiatzean baino 2.553 gutxiago
Nafarroan, langabeziak % 5,95 egin du behera, eta 2294 langabe gutxiago daude. EAEn, ostera, jaitsiera txikiagoa izan da, % 0,21ekoa. 259 pertsona langabe gutxiago daude Lanbiden; guztira, 122.359.
2021/06/08 - 23:33
BBVAk azkenean 3.000 langile kaleratzea adostu du sindikatuekin
Horrela, 3.798 langile kaleratu beharrean, 2.935 kaleratzeko proposamena egin du. Hala ere, Espainiako Estatuan dituen langileen % 10 baino gehiago geratuko dira lanik gabe.
2021/06/08 - 16:30
Ekonomiak datorren urtean nabarmen egingo duela gora uste du Jaurlaritzak
Nahiz eta urtea motel hasi, aurten hazkundea % 6,7koa eta dagorren urtean, % 5,7koa izango dela uste du Jaurlaritzak. Langabezia tasa, 10etik beherakoa izango dela aurreikusten dute.
2021/06/07 - 13:58
24.630 lanpostu sortuko dira Hego Euskal Herrian udan, iaz baino % 19 gehiago
Randstad giza baliabideen enpresak egindako txostenaren arabera, aurtengo kontratazio maila ez da 2019ko udan zegoenera helduko.
2021/06/02 - 23:46
7.549 langabe gutxiago izan dira maiatzean Hegoaldean eta denean egin dute behera
EAEn 122.618 langabe zenbatu dira maiatzean, apirilean baino 4.364 (% -3,44) gutxiago; Nafarroan 38.560 dira lan gabe daudenak, apirilean baino 3.185 (% -7,63) gutxiago.
2021/06/02 - 16:18
7.549 langabe gutxiago zenbatu dira maiatzean Hegoaldean
EAEn 122.618 langabe zenbatu dira maiatzean, apirilean baino 4.364 (% -3,44) gutxiago; Nafarroan 38.560 dira lan gabe daudenak, apirilean baino 3.185 (% -7,63) gutxiago.
2021/05/26 - 20:18
Aldi baterako lan-erregulazioak irailaren 30era arte luzatuko dituzte
Espainiako Gobernua, patronala eta sindikatuak arratsalde honetan bildu dira eta negoziazioa desblokeatzea lortu dute.
2021/05/05 - 14:38
3.039 langabe gutxiago daude EAEn eta 739 gutxiago Nafarroan
Apirileko langabezia datuen arabera, % 2,34ko beherakada izan da EAEn eta % 1,75ekoa Nafarroan. Urte arteko tasa % 8,41 jaitsi da EAEn, baina % 3,22 igo da Foru Erkidegoan.
2021/04/29 - 15:52
EAEn 18.700 lanpostu suntsitu dira lehen hiruhilekoan
Nafarroan ere, maila baxuagoan, baina 700 enplegu desagertu dira. Espainiar Estatuari dagokionean, lanpostu suntsiketa ere handia izan da: 137.500 landun gutxiago daude.
2021/04/29 - 13:26
Euskadiko langabezia tasa % 10,99ra igo da eta Nafarrokoa % 11,45era jaitsi da
EAEko lan merkatuak 9500 lanpostu galdu ditu eta Nafarroakoak 800 irabazi ditu lehen hiruhilekoan.
2021/04/28 - 21:09
Petronorrek astelehenean jarriko du indarrean 354 langileri eragingo dien txostena
Konpainiak asteazken honetan sartu du printzipioz 8 hilabete iraungo duen Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostena.
2021/04/23 - 16:02
Langabeziak behera egin du lehen hiruhilekoan EAEn
Bizkaian jaitsi da langabezia gehien: 4.500 langabe gutxiago zenbatu dira lehen hiruhilekoan. Gipuzkoan 1.600 gutxiago. Aldiz, Arabak kontrako joera izan du 2.300 langabe gehiago zenbatuta.