4.750 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian, 2011z geroztik uztailik onena
Uztailak 3.157 pertsona langabe gutxiago utzi ditu EAEn, % 2,58 egin baitu behera, ekaineko datuekin alderatuta; beraz, 2011z geroztik izandako uztailik onena izan da. Horrela, orotara 119.202 langabe daude. Halaber, Nafarroan 1.593 pertsona gutxiago daude lanik gabe, ekainean baino % 4,39 gutxiago, eta 34.673 dira guztira; 2020ko uztailean baino 5.375 pertsona gutxiago daude langabezian (% 13,42 gutxiago).
Lan Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak astearte honetan jakitera eman dutenez, 2020ko uztaileko datuekin alderatuta, langabeziak % 16,85 egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan, 24.158 langabe gutxiago zenbatu baitituzte.
Hala ere, osasun krisia hasi aurreko azken hilabetean, 2020ko otsailean, baino 1.963 langabe gehiago daude oraindik. Edozein kasutan, pandemia hasi zenetik izan den langabe kopuru txikiena du EAEk.
Hiru lurralde historikoetan egin du langabeziak behera, ekaineko datuekin zein 2020ko ekainekoekin alderatuta.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, langabeziak % 1,71 egin du behera Araban uztailean, ekaineko datuekin alderatuta, eta % 17,49, iazko ekainekoekin konparatuta; Bizkaian, % 2,56 egin du behera ekaineko datuekin alderatuta, eta iazko hilabete berean baino % 15,14 txikiagoa da; eta Gipuzkoan, berriz, % 3,16 murriztu da hilabetean eta % 19,97 urtebetean.
Ekainean langabeziak sektore guztietan egin du behera, industrian (% 3,07) eta lehen sektorean (% 3,02) gehienbat. Iazko datuekin alderatuta, azpimarratzeko modukoa da industrian (% 22,65) eta zerbitzuetan (% 16,66) izandako beherakada.
Epe luzeko langabeei dagokienez, uztailean 2.629 pertsona gutxiago zenbatu dituzte horien artean; % 3,91 gutxiago, hain zuzen.
Espainiako Estatuan, langabeziak beherakada historikoa izan du uztailean; izan ere, 197.841 pertsona gutxiago daude lanik gabe (% 5,47). Orotara, 3,41 milioi langabe daude.
"Urtebete eskasean galdutako enpleguaren % 93 berreskuratu da"
Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, "Euskadik krisitik ateratzeko oinarri sendoak jarri ditu, urtebete eskasean galdutako enpleguaren % 93 berreskuratu duelako", baina "pandemia aurreko defizitak ditu; behin-behinekotasuna edo partzialtasuna, esaterako".
"Olatu bakoitzean sare ekonomikoak erakutsitako sendotasuna eta eskainitako erantzuna" aintzat hartu du EAEko Exekutiboak, "irailetik langabeziaren beherakadak etenik izan ez duelako, baita udako hilabeteetan ere, nahiz eta Euskadin enpleguarentzat onenak ez izan".
Bestalde, Europako funtsek "ez dute bakarrik enplegu aukerak eskaintzen jarraitzera bultzatu behar, lanpostuak kalitatezkoak, barnerakoiak eta berdinak izatera baizik".
Alfonso Gurpegui Enplegu sailburuordeak aitortu duenez, hobekuntzak ez dio ostalaritza sektoreari eragin. Nahiz eta adierazleak positiboak izan, datuek "ez dute ezkutatzen ostalaritzak ez duela pandemia aurreko jarduera berreskuratu. Duela bi urteko uztailean baino % 41 kontratazio gutxiago egin ditu, neurri murriztailerik gabeko uda batean, eta aisialdiak eta jarduera artistikoak ere % 32 egin dute behera", nabarmendu du.
Industria eta eraikuntza, ostera, suspertu egin direla goraipatu du sailburuordeak; izan ere, "enpleguaren egoera pandemia aurreko bera da".
CCOOk, aldiz, "kezkagarritzat" jo du afiliazioaren beherakada, baita kontratazio mugagabeak (-% 9,25) behin-behinekoak (-% 3,52) baino gehiago murriztea ere. Sindikatu horren iritzian, "egoera oraindik pandemia aurrekoa baino okerragoa da, eta suspertzea prekarietatea areagotzearen kontura egiten ari da".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.