Langabezia
2022/04/07 - 16:14
Lanbidek DSBE jasotzen dutenen "esperientzia" kontuan hartuko du
Idoia Mendia sailburuak azaldu duenez, EAEko enplegu bulegoa eraldatzeko prozesu betean dago sartuta, eragile sozialekin eta langileekin batera, "eraginkorragoak izateko" helburuarekin.
2022/04/04 - 12:08
EAEn eta Nafarroan martxoan sinatutako kontratuen % 21,49 eta % 17,11 mugagabeak izan ziren
Langabeziari dagokionez, 1.270 langabe gehiago zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 705 gehiago Nafarroan, martxoan. Orotara, 117.085 pertsona daude lanik gabe EAEn eta 34.398, Nafarroan.
2022/03/04 - 11:29
Euskadiko BPG % 5,6 hazi zen 2021ean, eta enplegua % 5,5, 49.120 enplegu garbi sortuta
Bestalde, urteko laugarren hiruhilekoa urte arteko % 4,7ko hazkundearekin itxi da, hau da, % 1,3ko hazkundea aurreko hiruhilekoaren aldean.
2022/03/02 - 10:00
Langabezia % 0,11 jaitsi da otsailean EAEn, eta % 2,67 igo Nafarroan
Hilabetea 115.815 langaberekin itxi da Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, urtarrilean baino 129 gutxiagorekin. 876 langabe gehiago izan dira foru erkidegoan.
2022/02/22 - 11:21
Urruntzen gaituzten zifrak: Soldata arrakalaren erradiografia Euskadin
Gizonen eta Emakumeen arteko Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna da gaurkoa. Urrun dago oraindik helburua. Euskal Autonomia Erkidegoan genero ezberdintasun horren adierazle nagusiak bildu ditugu.
2022/02/18 - 10:33
Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea "laster" izango dela aurreratu du Mendiak
Bigarren lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko sailburuak esan duenez, bi aldeen helburua eskualdatzea "juridikoki blindatuta" uztea da. Aurrera begira, talderen batek transferentziari helegitea jartzea ez dute baztertzen, eta beraz, ertz guztiak "ondo itxita" utzi behar direla esan du.
2022/02/10 - 13:14
EAEko ekonomia % 5,3 haziko da 2022an eta % 4,5 2023an, BBVAren arabera
Aurreikuspenak betez gero, urtea amaitu baino lehen pandemiaren aurreko jarduera berreskuratuko litzateke.
2022/02/02 - 15:21
Langabezia igo egin da urtarrilean Hego Euskal Herrian
Merkataritzan eta ostalaritzan Gabonetan egindako kontratuak amaituta, langabezia igo egin da urtarrilean. 1.099 lagun gehiago daude lanik gabe EAEn eta Nafarroan ia 800 gehiago.
2022/02/02 - 10:38
Euskadik 8.664 kontratazio mugagabe erregistratu ditu 2022ko lehen hilabetean
Bestalde, langabeziak gora egin du urtarrilean Euskadin, 1.099 langabe gehiago baitaude, baina 2021eko urtarrilean baino 14.786 langabe gutxiago daude, hau da, % 11,31ko urte arteko jaitsiera. Nafarroak 2.764 kontratu mugagabe erregistratu ditu, baina langabezia ere 791 pertsonatan igo da.
2022/01/27 - 11:17
45.500 lanpostu sortu ziren Hego Euskal Herrian 2021ean
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, EAE da Estatuan langabezia maila baxuena duen lurraldea, eta Nafarroa hirugarrena da, Aragoiren ondoren. Euskadik 2008tik izan duen langabezia daturik onena da.
2022/01/21 - 12:24
Euskadik % 9,9ko langabezia-tasarekin itxi du 2021. urtea
Eusko Jaurlaritzak egindako iragarpenak hobetu egin dira, izan ere, langabezia tasa % 10,3koa izango zela aurreikusi zuen.
2022/01/17 - 12:09
EAEko ekonomia % 5,5 hazi da 2021. urtean
Eusko Jaurlaritzak egindako aurreikuspenaren arabera, ekonomia are gehiago haziko da aurten: % 6,7. Enplegua, berriz, % 5,5 hazi da 2021ean, eta urte amaieran langabezia-tasa % 9,2koa izango dela aurreikusi du Jaurlaritzak.
2022/01/04 - 15:18
Covidak eragindako itxialdian eta krisian galdutako lanpostuak berreskuratu dira dagoeneko
Gorabeherak egon diren arren, 2021an langabezia murriztu egin zen nabarmen: 14.395 langabe gutxiago daude EAEn eta 8.611 Nafarroan. Jaitsiera ez da beste esparru batzuetan bezain sendoa izan, baina covid aurreko mailara itzuli da.
2022/01/04 - 12:13
Idoia Mendiak afiliazio datuen gorakada historikoa azpimarratu du
Lan eta Enplegu sailburuak enpleguari buruzko datuen balorazio positiboa egin du. Idoia Mendiak azaldu duenez, "duela urte eta erdi inork ezin zuen gaurko egoeraren antzekorik espero".
2022/01/04 - 10:09
Langabezia % 11,14 jaitsi da EAEn eta % 21,19 Nafarroan 2021ean
EAEko hiru lurraldeetan egin du behera, baita ia adin tarte guztietan ere, gazteen artean bereziki. Foru Erkidegoan langabeen kopurua % 1,02 igo zen azaroarekin alderatuta.
2021/12/29 - 13:24
BPGaren % 5,9ko hazkundea eta enplegu sorrera errekorra espero ditu Confebaskek 2022rako
EAEko patronalak "hazkundea" iragarri du, baina "ziurgabetasunik gabe". Datorren urtean pandemia aurreko BPGren maila berreskuratzea espero du. Era berean, langabezia tasa % 8ra jaistea aurreikusten dute, pandemia aurretik zegoena baino gutxiago.
2021/12/19 - 22:53
Yolanda Díaz: "Lan merkatuaren erreforma handiarekin hasiko dugu urtea"
Espainiako Gobernuaren bigarren presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak ETBn aurreratu duenez, datorren aste honetan berrikuntzak egongo dira Lan Erreformaren inguruan.
2021/12/14 - 12:50
Eusko Jaurlaritzak % 5,6ra jaitsi du EAEko hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena 2021ean
2022rako % 6,7ko igoera aurreikusten du, aurretik kalkulatutako % 6,4aren aldean. Enpleguari dagokionez, agertoki berriaren arabera, 13.390 pertsonak aurkituko dute lana 2021ean, eta ia 11.500ek 2022an.
2021/12/02 - 10:45
Krisian suntsitutako lanpostuen % 98,1 berreskuratu dira EAEn
EAEn urrian baino 650 langabe gutxiago zeuden, eta Nafarroan 426 gutxiago.
2021/11/05 - 11:35
Urkullu: "Trena behingoz martxan jarri ahal izatea da garrantzitsuena"
Eusko Jaurlaritzak "zuhurtziaz" eusten dio 2021ean Barne Produktu Gordina % 6,7 igotzeko aurreikuspenari. Horrez gain, espero du langabezia tasa % 10,3an kokatuko dela aurten eta % 10etik jaitsi datorren urtean.