Euskadiko BPG % 5,6 hazi zen 2021ean, eta enplegua % 5,5, 49.120 enplegu garbi sortuta
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) % 5,6 hazi da urte batetik bestera 2021ean, eta 49.120 enplegu garbi sortu dira, lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta, 2020an baino % 5,5 gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak egindako kalkuluen arabera.
Lurraldez lurralde aztertuta, BPGaren susperraldia % 6,1ekoa izan da Araban, % 5,7koa Gipuzkoan eta, azkenik, % 5,3koa Bizkaian. Horrek esan nahi du EAEko hazkundea 2021ean Espainiakoa baino sei hamarren handiagoa dela, eta Europar Batasunekoa baino lau hamarren handiagoa.
2021eko laugarren hiruhilekoari dagokionez, Euskadiko BPGk % 4,7ko hazkundea izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; 2021eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, hiruhilekoen arteko aldakuntza-tasa % 1,3an kokatu da.
2021eko laugarren hiruhilekoko urte arteko hazkundearen zenbatespena Eustatek urtarrilaren 17ko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean zenbatetsitakoa baino bi hamarren handiagoa da, eta hiruhileko artekoa hamarren bat handiagoa.
Eskaintzaren ikuspuntutik, sektore guztiek erregistratu dituzte urte arteko hazkuntza positiboak, bai urteko laugarren hiruhilekoan bai 2021ean, oro har.
Lehen mailako sektoreak balio erantsiaren % 2,6ko hazkuntza izan du, termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, baina, hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 16,9 atzera egin du. Urtean, hazkuntza-tasa % 1,8koa izan dela kalkulatu da.
Industriak % 4,3ko urte arteko aldakuntza-tasa izan du, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; alegia, gora egin du % 2,1, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Manufaktura-industriak industria-multzoak baino indar gutxiagorekin egin du gora, honako tasa estimatu honekin: urte arteko % 3,8 eta hiruhilekoen arteko % 0,9. 2021ean, Industriaren balio erantsia 2020an baino % 8,5 handiagoa izan da, eta Manufaktura-industriarena, % 9,2 handiagoa.
Eraikuntzaren sektorean portaera moderatuagoa izan da; 2021eko azken hiruhilekoan balio erantsiaren igoera % 0,5ekoa izan da, 2020ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 0,9koa, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2021ean, Eraikuntzaren sektoreak % 2,4 egin du gora.
Zerbitzuen sektorearen jarduera globalak, urteko azken hiruhilekoan, % 5,4 egin du aurrera, urte arteko terminoetan, eta % 1,4, hiruhilekoen arteko terminoetan.
Zerbitzuen portaera ez da homogeneoa izan adarren arabera. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarrak % 12,2ko hazkuntza izan du, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 3,2koa, aurreko hiruhilekoaren aldean. Jardueraren igoera, 2021ean, % 8,9koa izan da.
Administrazio publikoaren, hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen adarrean, hazkuntzak iraunkorrak izan dira, baina apalagoak; laugarren hiruhilekoan hazkuntza-tasa urte artean % 2,6koa izan da, hiruhilekoen arteko % 0,1eko atzerapena izan dela kontuan hartuta. 2021eko hazkuntza % 2,5ekoa izan da.
Azkenik, Gainerako zerbitzuen adarreko jarduerek –besteak beste, higiezinen jarduerak, profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, bai eta finantzarioak eta aseguruetakoak ere–, 2021eko itxieran, urte arteko % 3,1eko hazkuntza izan dute laugarren hiruhilekoan, eta hiruhilekoen arteko % 1,1eko hazkuntza. Urte osoan % 4,1eko igoera kalkulatu da.
2021eko laugarren hiruhilekoko sektoreko agregatuen portaerak Balio erantsiaren bilakaera positiboa ekarri du, bai urte arteko terminoetan (% 4,8ko hazkuntza) bai hiruhilekoen arteko terminoetan (% 1,4ko hazkuntza).
Enpleguari dagokionez (denbora osoaren baliokide diren lanpostuen arabera neurtuta), urte arteko terminoetan, % 4,6ko aldakuntza zenbatetsi da. Urte arteko tasa horrek % 0,4ko hazkuntza ekarri du, 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Zifra horiek erakusten dute 2021ean lanpostuen kopuruak % 5,5 egin duela gora; alegia, 49.120 lanpostu garbi gehiago.
Enplegu mailaren urte arteko bilakaera positiboa izan da jarduera-adar guztietan. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, igoera % 1,3koa izan da, lehen mailako sektorean, % 2,3koa Industrian, % 3,1ekoa Eraikuntzan eta % 5,5ekoa Zerbitzuetan. 2021ean, denbora osoaren baliokide diren 128 lanpostu sortu dira, Industrian 7.153, Eraikuntzan 3.060 eta Zerbitzuetan 38.780.
Zure interesekoa izan daiteke
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.