45.500 lanpostu sortu ziren Hego Euskal Herrian 2021ean
Iaz enplegua sortu eta langabezia gutxitu egin zen Hego Euskal Herrian. Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, gaur-gaurkoz Euskal Autonomia Erkidegoa da Estatuan langabezia maila baxuena duen lurraldea, eta Nafarroa hirugarrena da, Aragoiren ondoren. Euskadik 2008tik izan duen langabezia daturik onena da.
EAEn, 36.900 lanpostu sortu ziren 2021ean (2020an baino % 4,01 gehiago), 957.000 langile zenbatu baitzituzten; Nafarroan, berriz, 287.900 pertsona zenbatu zituzten lanean, aurreko urtean baino 9.500 gehiago; hau da, % 3,4 hazi da lana dutenen kopurua.
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2021eko laugarren hiruhilekoan, 13.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (% 13,7), 88.100 zenbatu baitituzte; beraz, langabezia-tasa % 8,43koa da, 2008tik izandako txikiena.
Foru Erkidegoan, bestalde, 5.000 langabe gutxiago (% 13,49) zenbatu zituzten; beraz, guztira 31.800 pertsona zeuden langabezian. Hala, langabezia-tasa % 9,93koa izan zen urteko azken hiruhilekoan, hiruhilekoko hirugarren txikiena, EAEren eta Aragoiren atzetik.
Estatu mailan, guztira 840.700 lanpostu sortu ziren 2021ean, 2005etik izandako enplegu-sorkuntzarik handiena, eta Espainian guztira 20,2 milioi langile zenbatu zituzten lanean, azken 13 urteetako daturik onena.
Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratu duen azken inkestaren arabera, 615.900 langabe gutxiago zenbatu dituzte azken hamabi hilabeteetan, 2017. urtearen erdialdetik izandako murrizketarik handiena.
Zure interesekoa izan daiteke
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte bederatzi langile intoxikatu ostean
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.