Krisian suntsitutako lanpostuen % 98,1 berreskuratu dira EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoan, pandemiaren ondorioz suntsitutako lanpostuen % 98,1 berreskuratu dira. Izan ere, 2020ko abuztuan jo zuen goia langabe kopuruak, 146.450 pertsona, urte horretako otsailean baino 29.211 pertsona gehiago zenbatuta, eta 28.671 lagunek topatu dute lana ordutik.
Azaroan zehazki, enplegu zerbitzu publikoen bulegoetan izena emanda dauden langabeen kopuruak behera egin du EAEn, urrian baino 650 pertsona gutxiago daude lanik gabe (% 0,55 gutxiago); hala, 117.779 dira langabezian dauden pertsonak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak emandako datuen arabera.
Datu horien arabera, 2020ko azaroan baino 14.657 langabe gutxiago daude (% 11,05 gutxiago), baina iazko otsailean osasun krisia hasi aurreko hilabetean baino 540 gehiago daude.
Hala ere, hilabete arteko nahiz urte arteko bilakaeran, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziaren beherakada Estatuko batezbestekoa baino apalagoa izan da; izan ere, Estatuan % 2,28 jaitsi da urritik eta % 17,36 2020ko azarotik.
Langabeziak Industria eta Zerbitzuetan eta, batez ere, Araban eta Bizkaian egin du behera EAEn.
Langabeziak emakumeen artean soilik egin du behera (-778) gora egin baitu gizonen artean (+128). Izan ere, Gabonetako kanpainaren atarian merkataritza jarduerak aktibatzeak emakume langileak kontratatzen laguntzen du.
Hala ere, iaztik hona langabeziaren jaitsiera handiagoa izan da gizonen artean (-7.801) emakumeen artean baino (-6.856). Nahiz eta gizonezkoak izan ziren krisiaren hasieran kaltetuenak, errazago topatu dute lana. Gaur egun, EAEko langabeen % 56,2 emakumeak dira.
Nafarroan, urrian 426 lagunek topatu zuten lana; langabeziak, beraz, % 1,33 egin zuen behera. Ondorioz, azaroan 31.702 pertsona daude enplegu bila Nafarroan.
Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak asteazken honetan emandako datuen arabera, Foru Erkidegoan 2020ko azaroan baino 7.825 langabe gutxiago daude; hau da, % 19,80 gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrigorriagako osasun-zentro berria 2030ean irekitzea aurreikusten du Osakidetzak
Gauzak ondo bidean, lanak 2028ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, egungo zentrotik gertu dagoen lursail batean. Asmoa da espazio-gabeziak konpontzea eta zerbitzu berriak eskaintzea. Laguntza gaitasuna handituko du familia medikuntza, ama-haurren zaintza eta fisioterapia arloak biltzen dituzten instalazio modernoekin.
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte, bederatzi langile intoxikatu baitira
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.