Langabezia
2022/08/24 - 21:30
Ukrainako gerraren ondorioak, sei hilabeteren ostean: inflazioa goraka eta ekonomia atzeraka
Ukrainako gerrak testuinguru ekonomikoan nolako eragina izan duen aztertu dugu. Prezioak etengabe ari dira garestitzen; garapenaren, hazkundearen eta ongizatearen adierazleek, berriz, behera egin dute.
2022/08/02 - 15:20
Uztailean langabezia jaitsi da Euskadin, baina gora egin du Nafarroan
Uztailean, EAEn 448 langabe gutxiago izan dira, eta 111.194 langaberekin amaitu da hilabetea. Nafarroan, ostera, aurreko hilabetean baino 91 langabe gehiago egon dira, eta, guztira, 31.440 pertsona daude langabezian.
2022/07/28 - 11:15
Langabezia-tasa % 8,75ekoa da EAEn eta Nafarroan
Espainiako Estatuan % 12,48koa da, INEren biztanleria aktiboaren inkestaren arabera. EAEn, okupatuen eta langabeen kopuruak behera egin du; Nafarroan, berriz, okupatuen kopuruak gora egin du eta langabeen kopuruak, behera.
2022/07/22 - 22:20
EAEk azken 13 urteetako langabezia-tasa baxuena du
Urteko bigarren hiruhilekoan, tasa hori % 8,5ekoa izan da, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera. 6.000 langabe gutxiago zenbatu dituzte, urteko lehen hiru hilabeteetan baino.
2022/07/22 - 13:24
Langabezia-tasa % 8,5era jaitsi da EAEn 2022ko bigarren hiruhilekoan
9.300 pertsona inguru kontratatu dituzte aldi horretan, eta, horrela, martxoaren amaieran baino 6.000 langabe gutxiago daude.
2022/07/04 - 12:50
1.710 langabe gutxiago zenbatu dira ekainean Euskadin eta 713 Nafarroan
Gauzak horrela, 111.642 pertsona daude lan bila EAEn, eta 31.349 Nafarroan. Gipuzkoa da langabe kopuruak beherakada handiena izan duen lurraldea, 834 pertsona gutxiagorekin. Ondoren, Bizkaia, 804 langabe gutxiagorekin, eta, azkenik Araba, 72rekin.
2022/06/25 - 15:59
Sanchezek garraio abonuen prezioa jaitsi eta 200 euroko txekea emango die pertsona zaurgarriei
Krisiari aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu Espainiako Gobernuko presidenteak. Horretarako, 9.000 milioi euro inbertituko dira, KPIari 3,5 puntutan eusteko.
2022/06/24 - 17:48
Arazo ekonomikoen kezkak gora egin du EAEn, eta 2014az geroztik handiena da, Soziometroaren arabera
Ildo beretik, Deustobarometroak agerian utzi du herritarren ia erdiarentzat prezioen gorakada, inflazioa eta bizimoduaren garestitzea direla EAEko arazo larrienak.
2022/06/09 - 21:16
Etxean lan egiten duten emakumeei langabezia-prestazioa ematea aitortzen duen ituna berretsi du Kongresuak
Etxeko beharginen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmena bete dadin beharrezkoak diren neurriak har ditzala eskatu diote alderdiek Espainiako Gobernuari.
2022/06/02 - 17:18
Langabeziak % 4 egin du behera Nafarroan eta ia % 2 EAEn
145.414 langabe daude Hego Euskal Herrian, apirilean baino 3.566 gutxiago. Espainiako Estatuan 3 milioi langabe baino gutxiago daude.
2022/06/02 - 16:15
Langabeziak behera eta afiliatu kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian maiatzean
Maiatzean, afiliazioak 3.946 kotizatzaile berri gehitu zituen EAEn, eta guztira, 986.436 daude Gizarte Segurantzan. Hazkundea handiagoa izan da Nafarroan eta Estatuan. Biek ere errekorra hautsi dute.
2022/05/23 - 12:32
Espainiak zor handia eta langabezia-maila altua izaten jarraitzen duela ohartarazi du Bruselak
Defizit eta zor publikoak kontrolatzeko egun Europak dituen arauak 2023ra arte izoztuta mantentzea proposatu du Europako Batzordeak, hau da, aurreikusi baino urtebete gehiago.
2022/05/10 - 14:02
Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistemaren Legearen aurreproiektua onartu du Jaurlaritzak
Eusko Legebiltzarrari bidalitako proposamenak bizitzeko gutxieneko diru-sarrera EAEko sisteman txertatzen du, laguntzen estaldura handitzen du, zenbatekoak igotzen ditu eta kudeaketa "sinplifikatu eta arintzen du", "mehatxuei" aurre egiteko.
2022/05/04 - 12:14
Mendia: "Hartutako politikak modu positiboan ari dira eragiten enpleguan"
Dena dela, Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak esan du bizi dugun egoeraren aurrean lanean jarraitzen dutela Lanbiden izena emanda duten 115.000 pertsona horiek lan bat izan dezaten.
2022/05/04 - 11:59
Mendiaren ustez, Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren politikek ''eragin positiboa'' izan dute enpleguan
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Enplegu eta Lan sailburuaren ustez, "datu ona" da joan den apirilean EAEn 1.531 langabe gutxiago egotea, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernu zentralaren politikek "eragin positiboa" dutela enpleguan azpimarratu du.
2022/05/04 - 11:00
2.503 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian
115.554 langabe daude Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko hilabetean baino 1.531 gutxiago. Kontratu berrien heren bat mugagabeak izan ziren. Nafarroan, % 2,83 egin du behera langabeziak.
2022/05/03 - 13:18
Langabezia % 6,8ra jaitsi da martxoan eurogunean eta % 6,2ra EBn
Eurostaten kalkuluen arabera, EBn 13,3 milioi langabe zeuden joan den martxoan, eta horietatik 11,2 milioi moneta bakarreko herrialdeetan zeuden.
2022/04/28 - 11:29
3.800 lagunek lana galdu dute EAEn lehen hiruhilekoan eta 900 nafarrek topatu dute enplegua
Langabezia % 2,99 igo da EAEn lehen hiruhilekoan, eta langabezia-tasa % 8,69koa da. Nafarroan, enplegua % 0,32 hazi da, autonomia guztien artean bigarren igoerarik handiena izan du.
2022/04/22 - 13:35
Langabezia tasa % 9,1era jaitsi da Euskadin lehen hiruhilekoan, eta 8.300 pertsona gehiago ari dira lanean
Gizonen langabezia tasa % 8,5ekoa da, eta emakumeena % 9,7koa. Euskadiko langabezia tasa Europar Batasunekoaren (% 6,2) gainetik dago, baina Espainiakoaren (% 12,6) azpitik.
2022/04/20 - 17:15
EAEko eta Nafarroako biztanleria seniorrak langabezia-tasa baxuenak eta pentsio hoberenak ditu
"Senior ekonomiaren lurraldeen sailkapena 2021" azterlanean jasotako zenbait adierazletan lehen postuetan egoteagatik nabarmendu dira bi erkidegoak. Azterlan horrek biztanleria seniorrarekiko "adeitasun" ekonomikoa neurtzen du.