Sanchezek garraio abonuen prezioa jaitsi eta 200 euroko txekea emango die pertsona zaurgarriei
Ukrainako gerrak eragindako inflazioaren gorakadari aurre egiteko asmoz, neurri-sorta berri bat jarriko du martxan Espainiako Gobernuak, 2022aren amaierara arte. Hala adierazi du gaur Pedro Sanchez presidenteak; neurriok 9.000 milioi euroko kostua izango dute, eta 15.000 milioira igoko da zenbateko osoa orain arte indarrean zeuden neurriak gehituz gero. Aurreikuspenen arabera, Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) 3,5 puntutan eustea lagunduko dute urtea amaitu arte.
Ezohiko Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, Sanchezek zehaztu du neurri-sorta berri hori aurrekontuaren ikuspuntutik aparteko ahalegina dela, 9.000 milioitik gorakoa, familiak eta enpresak babesteko gastuan 5.500 milioitan eta zerga-beherapenetan 3.500 milioitan banatuta. Horrela, abenduaren 31ra arte, 15.000 milioi euro inguru inbertituko dituze familiak eta enpresak babesteko, Espainiako BPGaren puntu bat baino gehiago.
Sanchezek iragarritako neurri berrien artean, eta garraio publikoaren erabilera sustatze aldera, irailaren 1etik aurrera Estatuko garraio-enpresen (Renfe, esaterako) hileko abonu guztien eta edozein motatako ordainketen prezioaren % 50eko murrizketa dago, eta % 30ekoa udalen eta autonomia-erkidegoen mende dauden garraio-modalitateen abonuetarako. Deskontu hori baliabide propioekin % 50eraino handitu daiteke.
Era berean, kotizazio gabeko erretiro- eta baliaezintasun-pentsioak % 15 igoko direla iragarri du, hau da, 60 euro gehiago hilean (360 euro hemendik urtearen amaierara arte). Halaber, 200 euroko zuzeneko laguntza bat emango du Gobernuak autonomoentzat eta diru-sarrera txikiko langabeentzat, uztailetik aurrera eskatu ahal izango dena. Gainera, butanoaren gehieneko prezioa mugatuko du, abenduaren 31ra arte.
Argindarraren ordainagiriaren BEZa % 10etik % 5era murriztuko dute, eta elektrizitatearekin lotutako gainerako neurriak mantenduko dituzte, hala nola bonu sozialaren deskontua handitzea, ekoizpenaren balioaren gaineko zerga etetea eta elektrizitatearen gaineko zerga minimora murriztea.
Erregaien esparruan, erregai-litroaren 20 zentimoko murrizketa mantenduko da urtearen amaierara arte.
Pertsona zaurgarrien babesa indartzeko helburuarekin, mantendu egingo dituzte Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren laguntzak, energia-hornidura eteteko debekua, alokairuen igoeraren gehieneko muga eta energia-kostuen igoerari lotutako kaleratzeak debekatzea Administrazioaren mendeko enpresetan.
Era berean, Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa atzeratzea irailera arte luzatuko dute, gas-industria intentsiboarentzako zuzeneko laguntzak onartu dituzte, lehorterako laguntzak luzatuko dituzte eta Cumbre Vieja sumendiaren erupzioak kaltetutakoentzako laguntzak areagotuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.