Langabezia
2022/11/03 - 15:16
EAEn 989.690 afiliatu daude guztira, pasa den hilean baino 13.801 gehiago
Langabezian dauden lagunen kopurua beriz ia geldirik dago, 64 langabe gehiago zenbatu ditu Lanbidek. Guztira, 112.000 lagun ari dira egun lan bila.
2022/11/03 - 12:49
Urrian 64 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn, eta 87 gehiago, Nafarroan
Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan iazko urrian baino 6.685 langabe gutxiago daude; Nafarroan, 853 gutxiago. Gizarte Segurantzak inoizko afiliatu gehien ditu bai EAEn, baita Nafarroan ere.
2022/11/03 - 08:50
Albiste izango dira: Euskal selekzioak, eskolatze dekretu berria eta urriko langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/27 - 12:21
Langabezia % 3,29 jaitsi da EAEn, eta % 2,95 igo Nafarroan hirugarren hiruhilekoan
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA, gazteleraz) arabera, tasa % 8,29koa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta % 8,99koa, Foru Erkidegoan.
2022/10/25 - 12:00
Lakuntza: "Confebask etorkizunaz ari da orainaldiaz edo prekarietateaz ez hitz egiteko"
ELAko idazkari nagusiaren ustez, "akordio politiko" baten bidez igo daitezke Hego Euskal Herriko langileen soldatak Espainiako Gobernuak ezarritakotik gora. Hala, Kongresuko "errealitate parlamentarioa" baliatzeko deia egin die EAJri eta EH Bilduri.
2022/10/21 - 12:08
EAEko langabezia-tasa % 7,9ra jaitsi da hirugarren hiruhilekoan
Gainera, pertsona landunak 4.100 gehiago dira. Azken urteko datuei erreparatuta, 19.600 landun gehiago izan dira, eta 9.500 langabetu gutxiago, Eustaten datuen arabera.
2022/10/21 - 09:34
Albiste izango dira: Basurtuko bahiketa, langabezia datuak eta Euskadi Literatura sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/17 - 23:38
Argindarraren eta lehengaien garestitzeak oso egoera larrian utzi du okindegien sektorea
Azken 4 hilabeteetan Bizkaian 50 familiatik gora gelditu dira langabe sektorean. Bizkaiko okindegien elkarteak bat egin du hil honen 28an Espainian egingo den ordu laurdeneko lanuztearekin.
2022/10/07 - 14:01
Pedro Azpiazu: ''Euskadin enplegu sorrera garrantzitsua izango da oraindik, baina dezelerazio argian''
Pedro Azpiazuk gogorarazi duenez, 2022rako eta 2023rako aurreikuspenen arabera, egungo egoerak langabezia-tasaren "murrizketa nabarmena" aurreikusten du, aurten batez beste % 8,8ra iritsiko dena eta datorren urtean % 8,3ra.
2022/10/04 - 13:55
Carmen Maeztu: ''Iraileko datuek egoera positiboa erakusten dute negatiboa baino gehiago''
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak iraileko langabeziari buruzko datuak "anbibalentetzat" jo ditu, baina azpimarratu du "egoera positiboa" erakusten dutela eta oraingoz enplegua "egonkor" mantentzen dela.
2022/10/04 - 13:20
''Langabezia datuek erakusten dute gure produkzio sarean konfiantza izan ahal dugula'', dio Jaurlaritzak
Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak nabarmendu du 2022koa izan dela historiako irailik onena afiliazioari erreparatuta; halaber, 2008tik izandako onena izan da langabezian dauden pertsonen datuari dagokionez.
2022/10/04 - 11:04
Euskadin irailean erregistratutako langabezia jaitsi egin da; Nafarroan, aldiz, koxka bat igo da
Azken hilabetean, 2.078 langabe gutxiago egon dira Euskal Autonomia Erkidegoan; Nafarroan, berriz, 227 gizon eta emakume gehiago dabiltza lan bila.
2022/10/04 - 09:39
Albiste izango dira: Siemens Gamesako kaleratzeak, iraileko langabezia datuak eta Fisikako Nobel saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/22 - 12:35
EAEko BPGa % 1,1 hazi da 2022ko bigarren hiruhilekoan, % 5, duela urtebeteko datuarekin alderatuta
Enpleguak % 0,8 egin du gora aurtengo bigarren hiruhilekoan; urterik urterako hazkundea % 3,7koa da.
2022/09/21 - 11:39
Mendia: "Egoera ziurgabetasun handikoa den arren, hemengo enpresek lana badute eta langileak behar dituzte"
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburuaren arabera, Espainiako Gobernuak aurreratutako datuen arabera, iraileko langabezia datuak "ez dira txarrak".
2022/09/15 - 14:28
2040rako EAEko langabezia tasa % 6tik jaistea jarri du helburutzat Jaurlaritzak
"Euskadiren etorkizunaren oinarriak ezartzeko" proiektua egin du Jaurlaritzak, aldundiekin, hiru hiriburuetako udalekin eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin batera. Dokumentua gainerako agente publiko eta pribatuen esku utziko dute orain, ekarpenak egin ditzaten.
2022/09/06 - 15:22
Etxeko langileak urrian hasiko dira langabeziagatik kotizatzen
Horrela, Espainiako Gobernuak langile horien lan-eskubideak eta -duintasuna aitortzen ditu, eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen eskaera "beretzat hartzen du eta errealitate bihurtzen du".
2022/09/02 - 12:31
Langabezia % 2,31 igo da abuztuan EAEn, eta % 1,52 jaitsi da Nafarroan
2.564 pertsona gehitu dira abuztuan Lanbideko zerrendan; halere, iazko abuztuan baino 8.502 lagun gutxiago daude lanik gabe. Nafarroan, uztailean baino 479 langabe gutxiago daude egun.
2022/09/02 - 11:20
Igor Arroyo: "Jaurlaritza utzikeriaz ari da, gutxieneko 1.400 euroko soldata ados lezake eta ez du egiten"
LABeko koordinatzaile orokorrak aitortu du "kezkaz" hartu dituztela lehendakariak errenta itun baten beharraz egindako adierazpenak. Horren hitzetan, "Jaurlaritzak ez du jarrera neutral bat, langileak ahultzeko interbentzioak egin ditu".
2022/09/01 - 15:54
Euroguneko langabezia-tasa hamarren bat jaitsi da uztailean, % 6,6ra
Eurogunea osatzen duten hemeretzi estatuek serie historikoan izan duten langabezia mailarik baxuena da.