Euroguneko langabezia-tasa hamarren bat jaitsi da uztailean, % 6,6ra
Euroguneko langabezia-tasa hamarren bat jaitsi zen uztailean, ekainarekin alderatuta, eta % 6,6an kokatu zen 2022ko zazpigarren hilabetean; Europar Batasunean ere hamarren bat jaitsi zen, % 6ra arte, Eurostat Europar Batasuneko estatistika-bulegoak ostegun honetan jakinarazi duenez.
Eurostaten datuen arabera, % 6,6ko tasa hori Hemeretzien artean 1998ko apirilean hasitako serie historiko osoan izandako langabezia maila txikiena da. Europar Batasuna osatzen duten hogeita zazpi herrialdeen tasa ere serieko txikiena da.
Euroguneko langabezia-tasa pandemiaren aurretik zegoena baino zortzi hamarren txikiagoa da; 2020ko otsailean % 7,4koa zen euroguneko langabezia.
Espainiak du EB osoko langabezia-tasarik handiena % 12,6koa. Ondoren Grezia dago, % 11,4ko tasarekin eta hirugarren Italia % 7,9ko langabezia-tasarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatzen dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan