Euskadin irailean erregistratutako langabezia jaitsi egin da; Nafarroan, aldiz, koxka bat igo da
Irailean Euskadin erregistratutako langabezia 2.078 pertsonatan murriztu da, hau da, % 1,83ko jaitsiera izan da abuztuarekin alderatuta, eta Lanbiden izena emanda daudenen kopuru osoa 111.680 pertsonakoa da; beraz, Errioxaren atzetik langabeen portzentajezko jaitsiera handiena izan duen bigarren erkidegoa da Espainiako Estatuan.
Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak astearte honetan emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 2021eko irailean baino 7.812 langabe gutxiago daude, % 6,54ko urte arteko jaitsiera.
Bestalde, Nafarroan langabeziak gora egin du azken hilabetean 227 pertsonatan, % 0,73 areagotu egin da kopurua aurreko hilaren aldean, eta 31.188 langabe izatera iritsi da, duela urtebete baino 1.500 gutxiago (% 4,59).
Espainiako Estatuan, guztira, 17.679 langabe gehiago daude, abuztuan baino % 0,60 gehiago. Beraz, udako kanpainaren amaierak markatutako hilabeterako, ohi baino gutxiago igo da.
Lana sortzen jarraitu da
Kontratazioari dagokionez, azken hilabeteetako joerari eutsi zaio Euskadin, eta kontratazio mugagabea nabarmendu da, guztizkoaren % 31,19koa izan baita. Denera, 81.154 kontratu berri sinatu ziren, eta horietatik 25.315ek izaera hori izan dute.
Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak nabarmendu du 2022koa izan dela historiako irailik onena afiliazioari erreparatuta; halaber, 2008tik izandako onena izan da langabezian dauden pertsonen datuari dagokionez.
Nafarroan ere, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du, maila txikiagoan bada ere: 43 pertsona, % 0,01, 300.199 izatera iritsi arte. Aurreko urteko hil beraren aldean % 2,07ko gehikuntza izan da, 6.090 afiliatu gehiagorekin.
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak iraileko langabeziari buruzko datuak "anbibalentetzat" jo ditu, baina azpimarratu du "egoera positiboa" erakusten dutela, eta oraingoz, enplegua "egonkor" mantentzen dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.