EAEko langabezia-tasa % 7,9ra jaitsi da hirugarren hiruhilekoan
Langabezia-tasa % 7,9ra jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) hirugarren hiruhilekoan, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino ehuneko 6 hamarren gutxiago. Azken urtean, langabezia-tasa 2021eko hirugarren hiruhilekoko % 8,8tik 2022ko hirugarren hiruhilekoko % 7,9ra jaitsi da, ehuneko 0,9 puntu gutxiago.
Langabeen kopurua 82.400 dela zenbatetsi da hiruhileko honetan, eta okupatuen kopurua 967.200 da, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino % 0,4 gehiago. Azken urtean, 19.600 landun gehiago izan dira, eta 9.500 langabe gutxiago.
EAEko lan-merkatuaren 2022ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, aurreko hiruhilekoan baino 4.100 landun gehiago eta 6.800 langabe gutxiago daude, Eustaten datuen arabera.
Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56,2koa da hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino bi hamarren gutxiago.
Lurraldez lurralde aztertuta, aurreko hiruhilekoaren aldean, Bizkaian, okupazioa 4.800 pertsonatan igo da; Gipuzkoan, 200 pertsonatan eta Araban, 800 pertsonatan. Hiriburuei dagokienez, Bilbon, okupazioa 5.000 pertsonatan igo da; Donostian, aldiz, 300 pertsonatan jaitsi da eta Gasteizen 1.200 pertsonatan.
Okupazioaren hazkunderik handiena gizonen artean gertatu da (+2.100), eta emakumeen artean, igoera 2.000koa izan da. Nazionalitateari dagokionez, atzerriko nazionalitatea duten okupatuak 4.700 gehiago izan dira (% +5,8); Espainiako nazionalitatea dutenak, berriz, 500 gutxiago izan dira (% -0,1).
Okupazioak gora egin du sektore guztietan
Euskadiko biztanleria landuna 1.800 pertsonatan handitu da lehen sektorean (% +24,3); 900 pertsonatan, industrian (% +0,5); 800 pertsonatan, zerbitzuetan (% +0,1) eta 700 pertsonatan, eraikuntzan (% +1,2).
Okupazio-tasa, 16 eta 64 urte bitarteko landunen ehunekoa adin horien guztizkoaren gainean kalkulatuta, % 0,2 puntu igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 69,9koa izan da. Tasa hori % 73,3koa da gizonen artean, eta % 66,6koa, emakumeen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.