Urrian 64 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn, eta 87 gehiago, Nafarroan
Irailean baino 64 langabe gehiago (% 0,06) zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan urrian, eta guztira 111.744 langabe daude Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda.
Iazko urriko datuarekin alderatuta, 6.685 langabe gutxiago daude EAEn, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak gaur zabaldutako datuen arabera.
Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur jakinarazi duenez, Nafarroan aurreko hilabetean baino 87 langabe gehiago daude (% 0,28), eta guztira 31.275 pertsona daude lanik gabe, iazko hilabete berean baino 853 (% 2,66) gutxiago.
Espainiako Estatuan, guztira, 27.027 langabe gutxiago daude, abuztuan baino % 0,9 gutxiago. Hilabete honetan inoiz izandako beherakadarik handiena da, batez ere, zerbitzu eta nekazaritza sektoreek bultzatuta.
Kontratazioa
Kontratazioari dagokionez, azken hilabeteetako joerari eutsi zaio EAEn, eta kontratazio mugagabea nabarmendu da, sinatutako kontratu guztien % 30,4 izan baitira. Orotara, 73.419 kontratu berri sinatu dira, horietatik 22.322, mugagabeak. 2021. urtearen amaieran, oraindik lan erreforma indarrean ez zegoenean, kontratuen % 9,3 ziren mugagabeak.
Nafarroan, 28.573 kontratu berri sinatu dira, horietatik 7.495, mugagabeak.
Gizarte Segurantzako afiliazioak marka berria ezarri du
Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen kopurua % 1,41 (13.801 afiliatu) hazi da urrian Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak argitaratutako datuen arabera. Guztira, 989.690 pertsonak kotizatzen dute Gizarte Segurantzan, inoizko daturik onena. Iazko urriarekin alderatuta, 15.967 gehiago (% 1,64) dira.
Nafarroan ere, inoiz baino pertsona gehiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda: 302.192. Azken hilabetean, 1.993 afiliatu irabazi ditu Gizarte Segurantzak (% 0,66).
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak nabarmendu duenez, ekonomiari eragiten dioten mehatxuek ez dute oraingoz islarik izan enpleguaren bilakaeran. Horren esanetan, Euskadiko ehun produktibo "sendoak" ez du enplegua suntsitzen, eta gainera, sortu egiten du, "Gizarte Segurantzaren afiliazioan inoiz ikusi ez diren zifrekin".
Gurpeguik azpimarratu duenez, kontratu berrien % 30,4 mugagabeak izan dira, "datu garrantzitsua, egonkortasunari eta, beraz, enpleguaren kalitateari zuzenean eragiten diona".
Gizarte Segurantzako afiliazio datuak urrian gora egin ohi du, eta aurten ere, horrela gertatu da. "Garrantzitsuena da Euskadin afiliazio gehien duen urria ez ezik, maximo historikoa ere ezarri dela berriro, eta historian inoiz ez dela hainbeste euskaldun egon lanean, kotizatzen eta eskubideekin", gehitu du.
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariaren iritziz, urriko datuak "positiboak" dira; izan ere, langabeziak apur bat gora egin duen arren, afiliazioa maximo historikora iritsi da. "Ziurgabetasun eta ezegonkortasun handiko une batean gaude oraindik, baina, oraingoz, enpleguak modu egonkorrean hazten jarraitzen du", amaitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik 25 milioi euro inguru bideratuko ditu altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzera
Basque Zirkular Metals proiektuak 11 industria-enpresa eta bost kluster bilduko ditu, eta Produktuaren Pasaporte Digitala jarriko du martxan 2026an.
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.