3.800 lagunek lana galdu dute EAEn lehen hiruhilekoan eta 900 nafarrek topatu dute enplegua
2022ko lehen hiruhilekoan 3.800 enplegu suntsitu dira EAEn, aurreko hiru hilabeteetan baino % 0,39 gehiago; hala, biztanleria aktiboa 953.200 pertsonakoa da. Aurreko urteko aldi berean, % 5,75 hazi zen landunen kopurua, 51.900 lagunek topatu baitzuten lana orduan.
Ostegun honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboari buruzko Inkestaren arabera, urte hasieran baino 2.600 langabe gehiago daude EAEn (% 2,99 gehiago), eta 90.800 dira lanik gabe dauden herritarrak. Langabezia-tasa % 8,69koa da, 2021eko itxieran baino 25 ehunen gehiago, nahiz eta Espainiako txikiena izaten jarraitzen duen.
Nafarroan, egoera oso bestelakoa da: enplegua % 0,32 hazi da Foru Erkidegoan urteko lehen hiruhilekoan, eta termino erlatiboetan gehien igo diren erkidegoen artean bigarrena izan da, Valentziako Erkidegoaren atzetik (% 1,89).
Azken datuen arabera, Nafarroan 288.800 pertsona daude lanean, 2021eko azken hiruhilekoan baino 900 gehiago, eta 33.600 langabe.
Espainiako Estatuan, 2022ko lehen hiruhilekoan, bost erkidegotan eta Ceuta hirian bakarrik egin du gora enpleguak, eta hamabi erkidegotan eta Melillan egin du behera; Estatu osoan, batez beste, % 0,50eko jaitsiera izan du.
Lan-merkatuak 100.200 landun galdu zituen urteko lehen hiruhilekoan, aurrekoaren aldean, guztira 20.084.700 landun zenbatu baitzituzten; langabeziak, berriz, gora egin zuen, 70.900 langabe gehiago zenbatuta, guztira 3.174.700 langaberaino iritsi baitzen datua, normalean enplegurako txarra izaten den aldi batean.
Urte arteko datuei dagokienez, enplegua autonomia-erkidego guztietan hazi da urtebetean; % 5,75 egin du EAEn eta % 4,01 Nafarroan. Estatuan, berriz, batez beste % 4,57 egin du gora enpleguak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.