Albiste dira
Enplegua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxean lan egiten duten emakumeei langabezia-prestazioa ematea aitortzen duen ituna berretsi du Kongresuak

Etxeko beharginen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmena bete dadin beharrezkoak diren neurriak har ditzala eskatu diote alderdiek Espainiako Gobernuari.
Yolanda Diaz ministroa etxeko langileen mobilizazioan. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz ministroa etxeko langileen mobilizazioan. Argazkia: EFE

Espainiako Kongresuak aho batez berretsi du etxean lan egiten duten emakumeen eskubideak aitortzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen ituna.

Besteak beste, ondoko neurriak bildu dituzte etxeko langileen kolektiboari zuzendutako hitzarmenean: langabezia-prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute; jazarpena, abusuak eta indarkeriarik ez sufritzeko neurriak ezarriko dira; lan-baldintzak idatziz jasoko dituzte; soldata ordaindu ordez mantenua eta ostatua ematea legezkoa den kontrolatuko da; langilearen segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurriak hartuk dira; eta gutxieneko soldata bat ezarriko da.

Alderdi gehienek ekimena txalotu dute, baina Espainiako Gobernuari ohartarazi diote orain hainbat erreforma gauzatu beharko dituela itunean aipatzen diren neurriak bete daitezen.

Halaber, gogora ekarri dute egun indarrean dauden hainbat araudik aipatu itunean jasotako eskubide asko aitortzea ahalbidetzen dutela eta, beraz, Pedro Sanchezen Exekutiboari eskatu diote lege horiek ere baliatu ditzala etxeko langileen mesedetan.

Horrez gain, alderdi batzuek, tartean ERCk eta CUPek, Atzerritarren Legea baliogabetzeko galdegin dute, etxeko langile asko agiririk gabeko emakume migratzaileak direla azpimarratuta.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X