Langabezia tasa % 9,1era jaitsi da Euskadin lehen hiruhilekoan, eta 8.300 pertsona gehiago ari dira lanean
Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasa % 9,1era jaitsi da aurtengo lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,8 puntu gutxiago, hau da, 2021eko amaieran baino 8.300 langabe gutxiago.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakitera eman du Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta, 2022ko lehen hiruhilekoari dagokiona. Inkesta horretan adierazten da langabetuen kopurua, hau da, lan bila ari direnak eta lanerako prest daudenak, 95.200ekoa dela, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 8.300 gutxiago.
Gizonezko langabeen kopurua, 46.500 da guztira, 4.900 jaitsi baita (% -9,5), eta emakumezkoena, 48.700koa, 3.400 murriztu baiaa (% -6,5). Horrela, gizonen langabezia tasa % 8,5ekoa da eta emakumeena % 9,7koa.
Ikasketei dagokienez, langabezia tasaren jaitsiera handiena goi-mailako ikasketak dituztenen artean gertatu da (-1,5 puntu), % 5,2ra arte. Lehen mailako ikasketak dituztenena % 12,8 da, eta bigarren mailako eta erdi-mailako ikasketak dituztenena % 11,1.
Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian 7.000 langabe gutxiago daude, eta langabezia-tasa 1,3 puntu jaitsi da, % 10era arte.
Gipuzkoan 24.000 langabe daude, eta langabezia tasa ehuneko 0,7 puntuan jaitsi da, % 7ra arte; Araban, berriz, langabeen kopurua 1.100 hazi da eta tasa % 10,4ra iritsi da (+0,8).
Hiriburuetan, 6.200 langabe gutxiago daude Bilbon, 400 Donostian eta 1.400 gehiago Gasteizen.
Euskadiko langabezia tasa Europar Batasunekoaren (% 6,2) gainetik dago, baina Espainiakoaren (% 12,6) azpitik.
Bestalde, okupazioa 8.300 pertsonan hazi da lehen hiruhilekoan aurrekoaren aldean; guztira 953.800 pertsona okupatu daude, 2021eko laugarren hiruhilekoan baino % 0,9 gehiago.
Azken urtean, 28.600 pertsona okupatu gehiago daude, eta 19.200 langabe gutxiago; hau da, 2021eko lehen hiruhilekoan % 11ko langabezia tasa izatetik % 9,1ekoa izatera igaro da EAE.
Okupazio-tasa, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona okupatuen ehunekoa adin horien guztizkoaren gainean kalkulatuta, 0,5 puntu igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 69an kokatu da. Tasa hori % 72,4koa da gizonen artean, eta % 65,7koa emakumeen artean.
Biztanleria okupatuaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56,3 da 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiru hilabeteetako bera.
Lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan 6.200 pertsona gehiago daude lanean 2021eko itxierarekin alderatuta, eta Bizkaian 5.100; Araban, berriz, 3.000 gutxiago. Okupazio-tasarik altuena Gipuzkoakoa da (% 71,1), ondoren Arabakoa (% 68,5) eta azkenik Bizkaikoa (% 67,9).
Hiriburuetan, Bilbon igo da gehien okupazioa, 3.500 landun gehiagorekin; ondoren Donostia dator (+1.100), eta Gasteizen, 2.600 landun gutxiago daude.
Okupazioaren hazkunderik handiena gizonen artean gertatu da (+5.800); emakumeen artean, berriz, 2.400 igo da.
Sektoreka, biztanleria landunak 5.500 pertsona gehiago ditu zerbitzuetan (% +0,8), 1.400 gehiago lehen sektorean (% +17,5), 800 gehiago eraikuntzan (% +1,4) eta 700 gehiago industrian (% +0,4).
Eustaten arabera, halaber, 5.700 etxe gutxiago daude aktibo guztiak langabezian dituztenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.