BPGaren % 5,9ko hazkundea eta enplegu sorrera errekorra espero ditu Confebaskek 2022rako
Confebasken ustez, "atzean geratu da krisiaren okerrena". Aureikuspenen arabera, 2022an euskal ekonomiaren hazkundea % 5,9koa izango da eta "enpleguaren maximo historikoa" lortzeko aukera egongo da, 25.000 lanpostu berri sortzea aurreikusten baitu, langabezia-tasa % 8 ingurura jaitsiz.
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusiak eta Pablo Martín ekonomia arduradunak gaur Bilbon emandako prentsaurrekoan iragarri dituzte estimazio horiek, eta euskal patronalak egindako egoera ekonomikoaren Koiuntura txostenaren berri eman dute.
Bere agerraldian, Eduardo Zubiaurrek esan du euskal ekonomiak % 5,7ko hazkundearekin itxiko duela 2021 urtea, Espainiako eta Europako ekonomiek baino hazkunde handiagoa da, baina "duela urtebete aurreikusitakoa baino baxuagoa".
Aurreikuspenen arabera, 2022an % 5,9 haziko da BPG, "pandemia aurreko BPGaren maila berreskuratzeko adina". Hala ere, Eduardo Zubiaurrek ohartarazi du ziurgabetasun handia dagoela eta "arrisku-faktoreak" daudela, hala nola pandemia, energia- eta enpresa-kostuak, inflazioa edo hornigaien falta globala; faktore horiek aurreikuspen horretan eragina izan dezaketela esan du, eta, ondorioz, euskal ekonomiaren hazkundea % 4 eta % 7 artekoa izan daitekeela.
Enpleguari dagokionez, 2022 urte positiboa izatea eta langabezia-tasa Euskadin % 8ra jaistea espero du patronalak, oandemia lehertu aurretik zegoena baino baxuagoa litzateke tasa, beraz; Gizarte Segurantzan 25.000 afiliazio berri izango direla uste dute. Aurreikuspen hori beteko balitz, Euskal Autonomia Erkidegokoan inoiz izan den enplegatze mailarik altuena lortuko litzateke, milioi bat kotizatzaile baino gehiagorekin.
Zubiaurrek azpimarratu duenez, euskal enpresek susperraldiari eutsiko diote datorren urtean "2022 hazkunde urtea izango da, ziurgabetasunak izango dituena, baina batez ere erronka handiak".
Ildo horretan, elkarrizketa sozial "lasai eta orekatu" baten aldeko aldarriak "inoiz baino garrantzia handiagoa" duela esan du, eta enpresako negoziazioan adostasunak bilatzea defendatu du, oinarrian izango dutenak "erosketa-saskia hiletik hilera garestitzen dela ikusten dutenen eta, lehen pertsonan garestitze hori jasateaz gain, enpresaren etorkizuna ziurtatu nahi dutenen arteko oreka".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.