Langabezia
2021/11/03 - 13:16
Mendia: ''Jaitsiera datu oso positiboa da eta etengabeko murrizketa sendotzen du''
Idoia Mendia lehendakariordeak elkarrizketa soziala defendatu du, enpleguari buruzko datu onekin batera haren kalitateari buruzko datu onak eman daitezen.
2021/11/03 - 11:11
1.623 lagunek aurkitu dute lana urrian Hego Euskal Herrian
EAEn, % 0,89 jaitsi da langabezia irailetik, eta Nafarroan, % 1,71. 2020ko urriko datuekin alderatuta, 26.000 pertsona gutxiago daude langabezian.
2021/10/28 - 16:23
Langabeziak gora egin du, baina lanpostua topatu dutenen kopuruak ere gora egin du
Azken hiru hilekoan EAEn langabezia tasa % 9,9an dago, Estatutuko bigarren baxuena. Nafarroan, aldiz, % 10,71an dago.
2021/10/28 - 13:48
Idoia Mendia, enpleguaren datuen inguruan: ''Bide onetik goaz''
Lan eta Enplegu sailburua pozik agertu da enpleguak EAEn utzitako datuekin, baina zuhurtzia eskatu du oraindik ere datu batzuk hobetu beharrak daudelako: berdintasuna, prekarietatea, behin-behinekotasuna...
2021/10/28 - 13:24
Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, 3.000 langabe gehiagorekin hirugarren hiruhilekoan
Foru Erkidegoan nabarmen igo da langabezia, 1.600 langabe gehiago baitaude, eta langabezia tasa % 10,70ekoa da. ELA eta LAB sindikatuek ohartarazi dute sortzen diren lanpostu berriak aldi baterako eta prekarioak direla.
2021/10/22 - 13:03
Langabezia % 8,9ra jaitsi da hirugarren hiruhilekoan EAEn eta 2010eko datuetara itzuli da
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurreko hiruhilekoan baino 15.900 langabe gutxiago daude. Guztira, 92.700 langabe eta 953.600 landun zenbatu dituzte. Langabeziaren beherakada uda sasoiari lotuta dagoela uste du Eusko Jaurlaritzak.
2021/10/13 - 18:38
Aldi baterako lan-erregulazioan dauden lagileentzako laguntzak luzatuko dituzte EAEn
Espainiako Gobernuak pandemiagatik ezarritako aldi baterako lan-erregulazioak 2022ko otsailaren 28ra arte luzatu ostean, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak beharginei zuzendutako laguntzak ordura arte ematen jarraitzea erabaki du.
2021/10/13 - 10:08
Nazioarteko Diru Funtsak munduaren hazkunde aurreikuspena jaitsi du
Susperraldiak jarraitzen duela baina bultzada ahuldu egin dela ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsak. 2022rako munduko aurreikuspenak % 4,9an mantendu ditu.
2021/10/04 - 16:00
Irailean 4.133 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordearen hitzetan, enplegua "etengabe" suspertzen joan da Euskadin. Nabarmendu duenez, irailean langabeziak azken 15 urteetan izan duen beherakadarik handiena izan du.
2021/09/27 - 22:46
Aldi baterako lan erregulazioak otsailaren 28ra arte luzatzeko oinarrizko akordioa adostu dute
Langabezia kobratzeko orduan "kontadorea zeroan" deritzona urtebete luzatzea aurreikusten du akordioak, hau da, 2022ko abenduaren 31ra arte. Horrela, aldi baterako lan erregulazioan dauden beharginek ez dituzte langabezia eskubideak kontsumituko.
2021/09/24 - 18:38
LABek lana bermatzearen eta 30 orduko lanaldiaren alde egin du
Horretarako, lantokietako "borrokaren beharra" aldarrikatu eta mobilizazio orokorretarako deia egin du (irailaren 29an Bilbon, eta urriaren 5ean, Iruñean).
2021/09/15 - 08:55
Arcelor Mittal enpresako batzordeak bertan behera utzi ditu lanuzteak zuzendaritzarekin akordioa lortu ondoren
ELAk iragarri duenez, aldi baterako laneko enpresetako beharginak "pixkanaka" enpresako langile bihurtuko dira, "gutxieneko lantalde bat" zehaztu dute eta "langile mugagabeen kontratazioa arautu dute".
2021/09/13 - 16:18
EITB DATA: Enplegua, pandemia aurreko datuetan ia
Pandemiak sekulako kolpea eman dio ekonomiari eta enpleguari, baina susperraldia ere azkarra ari da izaten. Ia pandemia aurreko egoera berreskuratu da enpleguari dagokionez.
2021/09/10 - 21:28
Mendiak "kohesio sozialean" oinarritutako eraldaketa aldarrikatu du, gizarte-eragileekin bildu ostean
Zehazki, Confebask patronaleko eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek parte hartu dute bileretan. Enpleguaren gaur egungo egoera aztertu dute, baita azken hilabeteetako joera ere.
2021/09/02 - 11:28
Langabezia % 2,57 igo da Euskadin, eta % 1,79 jaitsi Nafarroan
Foru Erkidegoan 620 langabe gutxiago daude, baina 3.058 gehiago EAEn, uztaileko datuekin alderatuta.
2021/08/22 - 17:00
Autonomoak kexu dira diru-laguntzak jasotzeko bete beharreko irizpideekin
Larrialdi egoera horretan sorosteko, 268 milioi euro jarri dituzte Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak. Izan ere, 35.000 autonomorentzat lagungarri zitekeela aurreikusi zuten, baina gaur gaurkoz, 4.600 lagunek egin dute soilik eskaera.
2021/08/11 - 12:58
EAEko gazteen langabezia tasak bi puntu egin du behera 2021eko bigarren hiruhilekoan
Dena dela, lanik gabe dauden 16-29 urtekoen tasa biztanleria orokorrarena (% 10,3) baino zazpi puntu handiagoa da.
2021/08/03 - 11:52
4.750 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian, 2011z geroztik uztailik onena
Langabeziak lau lurraldeetan egin du behera. Horrela, uztailak 3.157 langabe gutxiago utzi ditu EAEn (% 2,58), eta 1.593 pertsona gutxiago daude lanik gabe Nafarroan (% 4,39).
2021/07/29 - 17:30
CCOO Gazteak sindikatuak salatu du gazteak ez direla ari susperraldiaren onurak nabaritzen
Sindikatuak 'La precariedad nos quema, babestu zaitez' kanpaina aurkeztu du, euskal gazteen kezka nagusiak agerian uzteko: prekarietatea enpleguan eta etxebizitzan.
2021/07/29 - 12:38
18.700 pertsonak lortu dute lana 2021eko bigarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 12.700 pertsona gehiago daude lanean (914.100 guztira), eta Nafarroan, berriz, 6.000 gehiago (283.700).