Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, 3.000 langabe gehiagorekin hirugarren hiruhilekoan
3.000 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian 2021eko hirugarren hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan jakitera eman duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.
Zehazki, 1.400 langabe gehiago daude EAEn (% 1,39), guztira 103.200. Langabezia-tasa % 9,91koa da eta Espainiako Estatuko bigarren tasarik baxuena du. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoak du langabezia-tasarik txikiena (% 8,99), ondoren Bizkaiak ( % 10,04) eta azkenik Arabak ( % 11,44).
Nafarroan, berriz, 1.600 pertsona gehiago daude lanik gabe (% 4,94), datu esanguratsua, eta azken urtean langabezia gehien igo den erkidegoa da Espainiako Estatuan. 285.200 landun eta 34.200 langabe daude, hau da, langabezia tasa % 10,70ekoa da.
2021eko hirugarren hiruhilekoan 25.600 pertsona gehiago daude lanean Hego Euskal Herrian, guztira 1.223 500 langile. Datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 24.000 pertsona gehiago zenbatu dira, 938.300, aurreko hiru hilabeteetan baino % 2,64 gehiago. Nafarroan, berriz, 1.500 pertsona gehiagok egiten dute lan, hau da, 285.200 pertsonak, % 1,5 haziz.
Behin-behineko lanpostuen gorakadaz ohartarazi dute sindikatuek
Bestalde, ELA sindikatuak adierazi du lanpostu berri gehienak zerbitzuen sektorean eta industrian sortu direla, eta berez hori positiboa izan arren, aldi baterako kontratuak izaten direla salatu du.
Hala, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan lanpostu berrien % 25 behin-behinekoak direla ohartarazi du.
Gauzak horrela, eta beharginen "lan-baldintzak duintzeko", ezinbestekotzat jo du lan-erreforma indargabetzea.
Ildo beretik, LAB sindikatuak kritikatu du sortzen den enplegua "prekarioa" dela eta horrek pobrezia areagotzea dakarrela. Beraz, kalitatezko enpleguaren inguruko hausnarketa egiteko deia egin du.
Horrez gain, adinean aurrera egin ahala lanpostu bat eskuratzea gero eta zailagoa dela ohartarazi du eta lanik gabe epe luzean dauden pertsonen kopurua azken urtean "nabarmen" hazi dela salatu du.
Bestalde, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua pozik agertu da enpleguak EAEn utzitako datuekin, baina zuhurtzia eskatu du oraindik ere datu batzuk hobetzeko daudelako: berdintasuna, prekarietatea, behin-behinekotasuna...
Espainiako Estatuan 127.100 langabe gutxiago daude hirugarren hiruhilekoan, hau da, % 3,6 jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin aldenduta. 2018az geroztik izan den jaitsiera handiena izan du langabeziak.
Bestalde, okupazioak 20 milioi langileren langa gainditu du lehen aldiz 2008. urteko laugarren hiruhilekotik, udako hilabeteetan 359.300 lanpostu sortu ostean, aurreko hiruhilekoan baino % 1,8 gehiago. Hain zuzen ere, 20.000 landun zenbatu zituzten irailean.
Zure interesekoa izan daiteke
Pirinioetako abeltzainek hartzak mugatzeko eskatu dute, abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarriak" izan arte
Ezkarotz eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan izango dituen ondorioen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.
ZUZENEAN: Etekin Ekonomia Topaketak
Lehiaren Batzordeak espedientea ireki die Ibexeko sei bankuei, hipotekekin lehiaren kontra jardun dutelakoan
Banco Santanderrek, CaixaBankek, BBVAk, Sabadellek, Bankinterrek eta Unicajak adierazi dute hipoteken garestitzea merkatuaren egoeraren ondorio dela.
Satsek bertan behera utzi du emaginen greba Osakidetzan, profesionalen faltari buruzko negoziazioa ireki ostean
Erizainen sindikatuak ekaina eta uztaila bitartean aurreikusitako lanuzteak geldiarazi ditu, baina ohartarazi du mobilizazioei ekingo diela Euskal Osasun Zerbitzuak plantillak indartzeko neurriak zehazten ez baditu.
Medikuen Greba Batzordeak baieztatu egin du greba mugagabea abiatuko dutela irailean
Medikuen Sindikatuak azaldu duenez, erabakia "hartuta" du jada Greba Batzordeak, eta, orain, "hasiera data" zehaztea falta da.