Langabezia % 8,9ra jaitsi da hirugarren hiruhilekoan EAEn eta 2010eko datuetara itzuli da
Langabeziak % 1,4 egin du behera hirugarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Gainera, langabezia tasa 2010eko mailara itzuli da: % 8,9koa da orain eta % 8,8koa zen orduan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurreko hiruhilekoan baino 15.900 langabe gutxiago daude. Guztira, 92.700 langabe eta 953.600 landun zenbatu dituzte. Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak balorazio positiboa egin du, baina beherakada uda sasoiari lotuta dagoela esan du.
Gizonen zein emakumeen langabeziak egin du behera, % 1,3 eta % 1,6 hurrenez hurren, eta langabezia tasa ia parean dago batean eta bestean: % 8,8 eta % 8,9.
Lanpostuak sortu direlako eta lanean pertsona gehiago daudelako izan da langabeziaren jaitsiera, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko egindako azken Inkestaren arabera.
Hirugarren hiruhilekoan, 953.600 landun zeuden EAEn, aurreko hiruhilekoan baino 9.300 gehiago. Bizkaian hazi da gehien okupazioa (5.000), Arabaren (3.000) eta Gipuzkoaren (1.400) aurretik. Generoari dagokionez, gehiago hazi da gizonen artean (6.600) emakumeen artean (2.700) baino. Okupazioak jarduera guztietan egin du gora, industrian salbu. Sektore horretan, 1.700 pertsona gutxiago ari dira lanean.
Bestalde, hamar etxetik ia seitan lan egiteko adina duten pertsona guztiak ari dira lanean.
Hirugarren hiruhilekoan euskal ekonomia % 3,8 hazi da.
Eusko Jaurlaritza: "Objektiboki datu ona da"
Udako hilabeteetan langabeziak izandako jaitsiera "nabarmena" baloratu du Pedro Azpiazu sailburuak, baina uda sasoiari lotutakoa izan dela eta laugarren hiruhilekoan datua "zuzendu" egingo dela esan du. Gainera, onartu du oraindik ez direla helburuak bete: "Langabezia tasa % 10etik behera egotea ona da, baina askoz beherago egotea askoz hobea litzateke".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.