Langabezia
2020/05/14 - 15:32
Milioika estatubatuarrek ez dute alokairua ordaindu eta errenta greba hasi dute
Apirilean 20 milioi eta erdi lanpostu galdu dira AEBn eta etxearen errenta ordaindu ezinik geratu dira herritar asko.
2020/05/08 - 08:54
Aldi baterako lan-erregulazioak ekainera arte luzatzeko akordioa lortu dute
CEOE patronalak, azkenean, babestu egin du akordioa, enplegua matentzeko ezarritako baldintzak begionez ikusten ez baditu ere.
2020/05/07 - 18:50
Michelinek lau hilabeteko lan-erregulazioa ezarri nahi du Gasteizen eta Lasarten
Multinazionalak esandakoaren arabera, maiatzaren 18tik irailaren 15era bitartean egongo litzateke indarrean, lantegi guztietan ezarri nahi dute eta, beraz, 7.500 langilerengan izango luke eragina.
2020/05/07 - 13:34
"Oporretan lan-txandak adostu beharko dira, enkargu garrantzitsuak daudenean"
Arantza Tapia sailburuaren iritziz, errekuperazioak "Nike markaren logoaren itxura izango du: erorketa sakona eta irteera motela". Horregatik “hauteskundeak” egitea garrantzitsua dela esan du.
2020/05/07 - 13:11
Euskal industria-jarduera % 14,3 murriztu da martxoan
Alarma-egoera ezarri ostean hartutako salbuespenezko neurrien ondorioz, industria-enpresetako asko partzialki edo erabat eten dira martxoko bigarren hamabostaldian.
2020/05/06 - 17:40
Enplegua berreskuratzeko hiru urte beharko direla aurreikusten du Urkulluk
Lehendakariak bilera telematikoa egin du foru aldundiekin, sindikatuekin, patronalekin eta beste hainbat eragile sozio-ekonomikorekin.
2020/05/05 - 15:48
Koronabirusak 21.404 langabe utzi du dagoeneko Euskadin
Azken 10 urteetako apirilik txarrena utzi du COVID-19aren krisiak langabeziari dagokionez. Martxokoei, apirileko 10.430ak gehituta, EAEn 21.404 lagun gelditu dira langabezian.
2020/05/05 - 12:41
Borja Belandia: "Pandemiak modu basatian astindu du ekonomia EAEn"
Lanbideko zuzendariaren iritziz, "ziurgabetasunean" murgilduta gaude oraindik, eta oso zaila da koronabirusak lan-merkatuan duen benetako eragina neurtzea.
2020/05/05 - 11:16
13.507 langabe gehiago apirilean, Hegoaldean
2019ko apirileko datuekin alderatuta, langabezia % 19,89 hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta % 24,13 Nafarroan.
2020/05/04 - 20:07
Ia 187.000 langileri eragiten diete aldi baterako lan-erregulazioek EAEn
Espediente gehien Bizkaian izan dira, 13.456 guztira, eta 88.659 langileri eragiten diete.
2020/05/01 - 16:31
28 auto-karabana antolatu ditu LABek osasun arloko langileei elkartasuna adierazteko
LABek mobilizazio ibiltariak antolatu ditu Hego Euskal Herrian. 28 auto karabana ibili dira osasun zentroen, ospitaleen eta helduen egoitzen paretik pasaz, bertako langileei elkartasuna adieraziz.
2020/05/01 - 12:54
BPG % 9,2 erortzea eta langabezia %19ra iristea aurreikusten du Espainiako Gobernuak
Inbertsioa % 25 baino gehiago jaitsiko da eta esportazioak, berriz, % 27. 2021rako, berriz, % 6,8 hazkundea espero du, eta langabezia % 17,2ra jaistea.
2020/04/28 - 16:22
Urteko lehen hiruhilekoan ia 7.000 lanpostu suntsitu dira Euskal Herrian
Osasun krisi honen eraginez, krisi ekonomikoak ere bete-betean harrapatu gaitu eta langabezian sarraskia eragiten ari da. Lehen hiruhilekoan ia 7.000 lanpostu galdu dira Euskal Herrian.
2020/04/28 - 15:55
6.400 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian lehen hiruhilekoan
4.500 eta 1.900 langabe gutxiago izan dira EAEn eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.
2020/04/23 - 17:27
183.160 langile daude lan-erregulazioaren eraginpean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Bizkaian aurkeztu dituzte aldi baterako lan-erregulazio espediente gehien: 13.337, hain zuzen ere. Gipuzkoan 8.963 erregistratu dituzte; eta Araban, 3.758.
2020/04/23 - 12:31
Langabezia tasa % 9,9ra igo da EAEn, urteko lehen hiruhilekoan
2019ko azken hiruhilekoan, enpleguak bilakaera ona izan zuen eta langabezia tasa % 9,5ean zegoen.
2020/04/21 - 20:09
Espainiako Gobernuak bi hilabetez luzatu du telelana
Gainera, langabezia-prestazioaren estaldura zabalduko zaie lan berri baten probaldian amaitzen diren kontratuak dituzten langileei.
2020/04/20 - 19:49
Jaurlaritza, Confebask, UGT eta CCOO elkarlanean ari dira, krisia gainditzeko asmoz
Enpleguari eusteko eta langileen segurtasun bermatzeko "neurririk onenak" Elkarrizketa Sozialerako Mahaian adostea da Eusko Jaurlaritzaren asmoa.
2020/04/20 - 19:11
Krisia hasi zenetik 55.486 langile daude erregulazio-txostenen eraginpean Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan gorantz jarraitzen dute aldi baterako lan-erregulazioen eraginpean dauden langileek, eta 177.339ra iritsi dira.
2020/04/19 - 16:14
Jaurlaritzak webgune bat jarri du abian, dauden laguntza guztiak eskatu ahal izateko
COVID19ak egoera ekonomiko larrian jarri ditu milaka herritar Euskadin. Horren aurrean, Jaurlaritzak webgune bat jarri du abian, dauden laguntza guztiak eskatu ahal izateko.