Langileen Nazioarteko Eguna
2022/04/30 - 13:32
Desgaitasuna duten pertsonak lan munduan txertatzeko laguntzak areagotzeko eskatu dio Fekoorrek Jaurlaritzari
Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, federazioak adierazpen bat argitaratu du, administrazio publikoari kolektiboaren lan txertatze handiagoa eskatzeko enpresa arruntetan.
2022/04/29 - 15:57
Euskadiko CCOOk eta UGTk ohartarazi dute beligeranteak izango direla soldaten igoera lortzeko
Bi sindikatuek "kaleak normaltasunez berreskuratu" nahi dituzte datorren igandean, bi urteko pandemiaren ondoren, eta gobernuei eta patronalei prezioak jaisteko eta soldatak igotzeko neurri eraginkorrak eskatuko dizkiete.
2022/04/28 - 11:16
Mitxel Lakuntza: "Lan istripuen erdiak gertatzen dira kontratuaren lehen bi hilabeteetan"
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko egunaren harira, ELAko idazkari nagusiak salatu duenez, enpresek ez dute legea betetzen eta administrazioak ez du behar besteko presioa eta ikuskaritza egiten.
2022/04/25 - 15:36
ELAk prekarietatearen aurkako borroka indartuko du maiatzaren 1ean
"Borrokan ari gara" lelopean, sindikatuak manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 11:30ean aterako da Donostian Alderdi Ederretik; Bilbon, Jesusen Bihotzetik; eta Iruñean, Gurutzeko plazatik. Gasteizen, berriz, 12:00etan ekingo diote Andre Maria Zuriaren plazatik.
2022/04/04 - 19:06
Zaintza lanak, enplegua eta aberastasuna banatzea aldarrikatuko du LABek Maiatzaren Lehenean
Krisi ekonomikoari aurre egiteko "egiturazko neurriak" hartzea ezinbestekotzat jotzen du eta soldatak KPIren arabera igotzea eskatuko du, "langileen pobretzea ekiditeko".
2021/05/02 - 15:37
Otegik "autoritarismoaren gorakada gelditzeko gai" den ezkerraren alde egin du
"Bizitzea egokitu zaigun aroa definitzeko esaldi bat badago, hona gazteek asmatu zutena: 'Hau da dagoena'. Ezkortasun horren aurrean, ezkerrak 'hau da aldatu behar dena' esan behar du", adierazi du.
2021/05/01 - 22:23
EEEa salatu dute Tubacexeko Langileek Laudion, Maiatzaren Lehenean
Maiatzaren Leheneko protestekin bat egin dute Tubacex enpresako langileek, Laudion (Araba). Otsailetik daramate greba mugagabean.
2021/05/01 - 22:13
Tubacexeko langileen manifestazioa Laudion, “Aiaraldeko enpleguaren defentsan”
Enpresa arabarreko langileek zuzendaritzak aurkeztutako EEEa salatu dute, Maiatzaren Leheneko protestekin bat eginez.
2021/05/01 - 19:01
Alfonso Rios, CCOO: “Lan erreformak indargabetu behar dira”
CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Maiatzaren 1ean. Langile klasearekiko zorra kitatzeko ordua heldu dela aldarrikatu dute.
2021/05/01 - 18:04
"Aukera eta proposamen desberdinak" aldarrikatu dituzte 3.000 lagunek Baionan
Hendaian, Donibane Garazin, Maulen eta Baionan manifestazio bana egin dute goizean Maiatzaren 1aren harira. Sindikatu garrantzitsuenek eta hainbat eragile sozialek bat egin duten Baionako protestan.
2021/05/01 - 17:42
CCOO eta UGTk bat egin dute "langile klasearekiko zorra" aldarrikatzeko
Bi sindikatuak elkarrekin mobilizatu dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta langileriak pandemia garaian egindako ahaleginari erantzuteko eskatu dute.
2021/05/01 - 17:25
Garbiñe Aranburu: “LAB prest dago greba orokorraz hitz egiten hasteko”
Jendetsua izan da LABek Maiatzaren Lehenerako Bilbon deitutako manifestazioa. Garbiñe Aranburu sindikatuko idazkari nagusiak azaldu du bizi dugun uneak greba orokorra eskatzen duela.
2021/05/01 - 17:18
Ziurgabetasuna areagotu du pandemiak lan-sektore ia guztietan
Pandemiagatik milaka eta milaka langilek aldi baterako lan erregulazioari egin behar izan diote aurre. Batzuen lanerako buelta azkarra izan da, baina badira euren lan etorkizuna kolokan dutenak.
2021/05/01 - 16:36
LABek “beste greba orokor bat” beharrezkotzat jo du Bilboko manifestazio jendetsuan
Ehunka pertsonak hartu dute parte LABek Bilbon eta Iruñean deitutako manifestazioetan, koronabirusaren kontrako segurtasun neurriek baldintzatutako Maiatzaren Lehenean.
2021/05/01 - 16:36
Aldaketa fiskalak egiteko eta lan-baldintzak hobetzeko ordua dela esan du ELAk
Krisi honetatik nola atera, hori da jokoan dagoena, ELAren ustez; horretarako, "aldaketak, eta ez murrizketak", behar direla nabarmendu du.
2021/05/01 - 10:16
Pandemiak larriagotutako lan-gatazkak
Aitziber Aranberri Donostiako Villa Sacramento egoitzako langileak (ELA), Oihana Guenaga ITP Aerokoak (LAB) eta Borja Perez Tubacexekoak (CCOO) gaur plazaratuko dituzten mezuak azaldu dizkigute.
2021/04/30 - 13:05
Mugikortasunari ezarritako murrizketek Maiatzaren Lehena baldintzatuko dute
ELAk Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo ditu mobilizazioak. LABek 25 mobilizazio baino gehiago antolatu ditu. bestalde, EAEko UGTk eta CCOOk elkarrekin ospatuko dute berriro.
2021/04/30 - 13:01
Lakuntza: ''Seguruagoa da manifestazio batera joatea, lanpostu batzuetara baino''
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren ustez ulertezina da Euskadiko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia eta Jaurlaritzaren eskua ikusten du erabakiaren atzean.
2021/04/29 - 23:44
UGTk eta CCOOk hitzemandako erreformak betetzeko eskatuko diote Espainiako Gobernuari
Mobilizazioak lan eta pentsioen erreformak gauzatzeko azken "bultzada" izatea espero dute, baina gutxieneko soldataren igoera ere aldarrikatuko dute.
2021/04/29 - 19:22
Auzitegiak berretsi du Maiatzaren Leheneko ekitaldietan murrizketak bete behar direla
Hala, atzera bota ditu ELAren eta CC. OO.-ren helegiteak. Mugikortasun mugek "manifestaziorako eskubidea urratzen" dutela iritzi diote sindikatuek.