Laudio
2021/11/01 - 09:50
Gizon bat atxilotu dute Laudion bikotekideari edalontzi batekin eraso egiteagatik
Ustezko erasotzailea epailearen esku geratu da azken orduetan. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, zaurituta.
2021/10/25 - 15:20
Agurain, Ondarroa eta Lazkao eremu gorrira igaro dira
Urnietarekin batera, lau dira, hortaz, eremu gorrian dauden udalerriak. Gainera, Bilbok eta beste 10 herrik okerrera egin dute, eta berdetik horira egin dute jauzi.
2021/10/18 - 15:11
Urnietan gorri jarri da semaforoa
Bizkaiak, berriz, ezin izan dio berdeari eutsi eta horira egin du jauzi. Ondarroa eta Agurain laranjaz margotu dira.
2021/10/11 - 15:08
Bizkaiko lau udalerri eta Gipuzkoako bat, eremu berdera
Kontrako bidea egin dute, ordea, Portugaletek (Bizkaia) eta Azkoitiak (Gipuzkoa) eta udalerri hori dira orain.
2021/10/08 - 15:19
Ondarroa eta Agurain gune laranjatik irten dira
Gainera, Lekeitio eta Barakaldo berdez margotu dira azken orduetan, hainbat astez intzidentzia altuarekin egon ostean. Oñatik, berriz, kontrako bidea egin du eta horiz ageri da.
2021/10/07 - 14:48
Astigarraga eta Lazkao, berriro horiz
Gipuzkoan 14 dira dagoeneko kolore horretan margotutako 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak. Gipuzkoa bera 60tik gorako intzidentzia metatua duen lurralde bakarra da.
2021/10/06 - 15:04
Gasteiz, Azkoitiarekin eta Astigarrarekin batera, berdera
Ifrentzuan, Agurainek okerrera egin du (100.000 biztanleko 354 kasu), eta Ondarroarekin batera, udalerri laranja da gaurtik.
2021/10/05 - 15:28
Irun berdez margotu da
Gipuzkoako udalerria izurriaren transmisio "txikiko" gunera pasatu izana da astearte honetako aldaketa bakarra.
2021/10/05 - 11:52
Edu Ibernia (Tubacexeko enpresa batzordea): "Doikuntza arrazoizkoak eta onargarriak dira"
Lantalde erdia lanera itzuli ostean, Tubacexeko enpresa batzordeburuak "baikortasunez" begiratzen dio etorkizunari. "Denok jarriko dugu gure aldetik", esan du.
2021/10/05 - 10:22
Greban zeuden Tubacexeko langileak Laudioko eta Amurrioko lantegietara itzuli dira
06:00etan ekin diote berriro lanari Amurrioko eta Laudioko lantegietan. Gaur-gaurkoz, 340 dira lanean hasi diren beharginak enpresak ezarritako aldi baterako lan erregulazioko espedientea tarteko.
2021/10/05 - 09:16
Tubacexeko langileen erdiak lanera itzuli dira 236 eguneko grebaren ondoren
06:00etan ekin diote berriro lanari Amurrioko eta Laudioko lantegietan. Gaur-gaurkoz, 340 dira lanean hasi diren beharginak enpresak ezarritako aldi baterako lan erregulazioko espedientea tarteko.
2021/10/04 - 17:28
Tubacexeko langileen batzordeak akordioa sinatu du, eta bihar itzuliko dira langileak lanera
Batzordearen gehiengoak Tubacexeko gatazkari buruzko akordioa onartzea erabaki du. Horrela, greba bertan behera geratuko da eta langileak lanera itzuliko dira astearteko 06:00etan.
2021/10/04 - 14:59
Araba eta Bizkaia eremu berdera igaro dira
Bilbok eta Gernika-Lumok ere transmisio txikiko gunera egin dute jauzi. Donostian, ordea, 21 positibo berri atzeman dituzte eta ezin izan dio berdeari eutsi etao ndorioz eremu horira itzuli da.
2021/10/04 - 12:00
Mitxel Lakuntza, Tubacexeko aurreakordioari buruz: "Enpresa batzordean lorturiko gehiengoa nahikoa da"
ELAko idazkari nagusiaren esanetan, Tubacexeko enpresa batzordeak eta zuzendaritzak erdietsitako akordioa bere horretan berretsi beharko litzateke, langile guztiei galdetu gabe.
2021/10/03 - 21:06
Astelehen honetan erabakiko du Tubacexeko enpresa batzordeak plantilla guztiak bozkatuko duen akordioa ala ez
Langile batzordean ordezkaritza duten sindikatuetako afiliatuek ostiralean bozkatu zuten eta baiezkoa atera zen. Baietzak boto bategatik irabazi zuelako, baina, CCOOk plantilla osoak bozka zezala eskatu zuen.
2021/10/01 - 21:42
Aurreakordioa onartu du Tubacexeko afiliatuen gehiengoak, baina CCOOk langile guztiek bozkatzea nahi du
Nahiz eta sindikatuetako militanteen onespena izan, CCOOk enpresa-batzordeari langileen batzarra eta bozketa egitea proposatuko dio astelehenean.
2021/10/01 - 17:08
Zatiketa Tubacexeko langileen artean, zuzendaritzarekin egindako akordioaren aurrean
ELAk greba bertan behera utziko lukeen aurreakordioaren alde bozkatu du, baina STATek, batzordean ordezkari kopuru berbera duenak, kontra egin du, LABek eta ATALek bezalaxe. Erabakia CC. OO.ren esku dago.
2021/10/01 - 16:11
Beste bost udalerrik egin dute jauzi gune berdera
Andoainek, aldiz, kontrako bidea egin du, eta udalerri hori da gaurtik.
2021/10/01 - 12:36
Idoia Mendia, Tubacexeko akordioaren ingurua: ''Oso albiste ona da Euskadi guztiarentzat''
Lan eta Enplegu sailburuak akordio hori bi aldeen arteko negoziazioaren emaitza izan dela azpimarratu nahi izan du Legebiltzarraren atarian egindako adierazpenetan.
2021/09/30 - 22:28
Tubacexen 232 eguneko greba amaitzear egon daiteke, baina oraindik aurreakordioak langileen onespena behar du
Grebari amaiera emateko proposamena onartu du enpresa-batzordearen gehiengoak, baina langileek akordioa berretsi beharko dute. Zuzendaritza pozik azaldu da akordioarekin, etorkizunean "kostuak aurrezteko" aukera ematen duelako.