Leioa
2019/12/04 - 09:52
Zazpi ustezko lapur atxilotu dituzte Leioan, Bilboko saltoki batean lapurtu ostean
Ertzaintzak zazpi gizon atxilotu ditu bart Leioako etxebizitza batean, Bilboko erdiguneko saltoki batean pistola batekin lapurreta egiten ostean.
2019/11/05 - 11:15
Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresua egingo dute Bilbon hilaren 11n eta 12an
Kongresuak komunikazioarekin lotutako aditu ugari bilduko ditu, besteak beste, kazetaritzaren erronka berriak, herritarren parte-hartzea eta 'fake news' deiturikoak aztertzeko asmoz.
2019/10/30 - 12:20
Bizkaiko kiroldegietako langileen hirugarren greba eguna
Bi asteko greba egiten ari dira langileak 'hitzarmen duin' bat eskatzeko. Gaur elkarretaratzea egin dute Leioako Sakoneta kiroldegiaren atarian.
2019/09/27 - 16:24
Euskal ikasle gehienek klimaren alde deitutako mobilizazioekin bat egin dute goizean
Beste batzuek ez dituzte eraginkor ikusten greba egunak, eta bestelako neurriak proposatzen dituzte. Gehiengoak, ordea, altxatzea ezinbestezkoa dela uste du, agintariek erabakiak har ditzaten.
2019/09/27 - 16:17
Klima aldaketaren aurkako protestek erantzun zabala izan dute euskal hiriburuetan
Bilboko udaletxearen aurrean ehunka pertsona bildu dira, gobernuei neurri eraginkorrak eskatzeko. Donostian, Iruñean eta Gasteizen ere jende mordoa elkartu da, larrialdi klimatikoa salatzeko.
2019/09/18 - 22:39
Open House 2019k 81 eraikin erakutsiko ditu Bilbon, Barakaldon, Getxon eta Leioan
Bilboko Itsasadarra izango du ildo nagusi festibalaren hirugarren edizioak. 2018koan, 35.000 lagunek baino gehiagok bisitatu zituzten parte hartu zuten eraikinak.
2019/09/08 - 22:45
EHUk 8.450 ikasle berri jasoko ditu 2019-2020 ikasturtean
Datorren astean emango diote hasiera ikasturte berriari. Osasun zientziak eta biologia ikasi nahi duten ikasleak gero eta gehiago dira. Ingeniaritza eta medikuntzarako ostera, lan eskaintza handia da.
2019/08/21 - 12:11
Hil egin da Leioan laugarren solairutik behera erori zen emakumea
Biktimaren etxeak su hartu zuen asteartean eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, larri.
2019/08/21 - 12:08
Leioan sute batetik ihesi laugarren solairutik salto egin zuen emakumea hil egin da
52 urteko emakumeak laugarren solairutik salto egin zuen bere etxebizitzak su hartu zuenean. Gaur hil da Gurutzetako Ospitalean.
2019/08/20 - 19:18
Emakume bat laugarren solairutik erori da Leioan, bere etxeak su hartu ostean
Biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute, larri. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte jada.
2019/07/23 - 12:58
Travellin' Brothers: 'Make me down a pallet on your floor'
Bizkaitar taldeak zuzeneko diskoa grabatu zuen abenduaren 30ean, Arriaga antzokian. "1001 nights" irailaren 27an kaleratuko dute.
2019/07/11 - 09:26
5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte Bilbo Handian
Momentuz, Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen hauteman dituzte. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke.
2019/07/05 - 19:19
Ikasle bat atxilotu dute Iruñean, 2016an Leioako campusean izandako istiluen harira
Ikasle Abertzaleak salatu duenez, 2016an Leioako campusean izandako istiluekin lotuta dago atxiloketa, eta lehenbailehen aske uzteko eskatu du.
2019/06/11 - 15:36
Doako aho miaketak egingo dira EHUn Ahoko Minbiziaren aurkako Europako Egunean
Ahoko minbizia munduan 6. minbizi ohikoena da gizakietan, baina horren biziraupenaren eta pronostikoaren tasa oso txikia da.
2019/06/03 - 14:27
AEBko Alzheimer Elkarteak ikerketa bat finantzatuko du Leioako Achucarro zentroan
Laguntza hori Achucarro zentroko programaren aldeko aintzatespena da, eta horri esker, 143.000 dolar gehiago izango dituzte, gaixotasun horrekin lotutako ikerketa garatzeko.
2019/05/29 - 16:43
Getxo da EAEko udalerri aberatsena
Guztira, 12 euskal udalerri daude Espainiako 50 aberatsenen artean; esaterako, Donostia, Gasteiz, Arrasate edo Zarautz.
2019/05/16 - 12:37
Leioako Umore Azokaren 20. edizioa hasiko da ostegun honetan
Gaur, ostegunarekin, abiatuko da kaleko artisten azokaren edizio berria, eta igandean bukatuko da.
2019/05/14 - 11:52
Doako sarrerak Bizkaiko 38 museoetan, Museoen Nazioarteko Egunaren harian
Guztira, 65 bat jarduera antolatu dituzte Bizkaiko 24 udalerritako museoetan. Ekitaldietako batzuk larunbatez egingo dira, baina gehienak asteburua osoan gozatu ahal izango dira.
2019/05/12 - 18:20
Emakume bat zauritu da Leioan, paseoan zebilela leiho bat gainera erorita
Zazpigarren solairutik erori da leihoa, eta 43 urteko emakumea bete-betean harrapatu du. Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2019/05/03 - 18:41
Leioako Umore Azokak 46 konpainia batu eta 19 estreinaldi eskainiko ditu
Kale artisten azokaren hogeigarren edizioak 120 emanaldi eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra.