Leioa
2020/08/05 - 11:33
Hiru auto kiskali dira Leioako garaje batean piztutako sute batean
Ondoko etxebizitzak ez du kalterik jasan, baina suhiltzaileek bost pertsonako familia bat atera behar izan dute bertatik.
2020/06/22 - 23:22
Leioako errepideko lubakia estaltzeko lanak 2023an hasiko dira
Leioako bizilagunek jasaten duten kutsadura akustikoa eta atmosferikoa murriztea ahalbidetuko du lan horrek.
2020/06/22 - 16:40
Hainbat herritan kezka dago San Joan jaietan sor daitezken jende pilaketekin
San Joanak Euskal Herriko 40 bat herri eta hiritan ospatzen dira. Aurten udako lehen festa hauek bertan behera geratu dira, baina kezka dago sortu daitezken jende pilaketekin.
2020/06/15 - 10:54
Ibarbengoako geltokia martxan da jada, urteetan zain egon ondoren
Getxoko geltokiaren irekiera aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak amaitutakoan koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz.
2020/06/03 - 22:30
Bilboko itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua 8,9 milioigatik diseinatuko dute
Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, proiektua egiteko hiru urteko epea izango dute eta tunela 2028an egongo da martxan.
2020/05/26 - 01:54
Satlantis konpainiaren kamera aitzindaria Nazioarteko Espazio-estaziora iritsi da
Lurraren behaketarako erabiliko den tamaina txikiko lehen argazki-kamera diseinatu du euskal enpresak.
2020/05/15 - 09:18
Metro Bilbaok Lamiakoko geltokiko bigarren sarbidea irekiko du gaur
Horrela, geltokirako irisgarritasuna hobetuko zaie Leioako Txorierri auzoan bizi diren 2.000 pertsona baino gehiagori. Sarbidea txukuntzeko lanek sei hilabete iraun dute.
2020/04/26 - 11:49
Industria pabiloi baten fatxada errepidera erori da Leioan
Ez du inork minik hartu, eta kalte materialik ere ez du apenas eragin.
2020/04/25 - 14:03
Herritarren artean FFP2 maskarak banatzen hasi da Loiuko Udala
Maskarak banatu dituen lehenengo udalerria litzateke Bizkaian. Gurutze Gorriko boluntarioek egingo dute banaketa etxez etxe, segurtasun neurrien artean.
2020/04/23 - 14:58
Koronabirusa atzemateko eredu berrien bila ari dira EAEko parke teknologikoetan
Besteak beste, adimen artifiziala eta Big Data erabiltzen ari dira proiektuetan aurrera egiteko. Eskasiarik ez duten materialekin azkarragoak diren alternatibak aurkitu nahi dituzte.
2020/04/22 - 11:44
Selektibitateko proba malguagoa prestatu du Eusko Jaurlaritzak, koronabirusa dela eta
Aurtengo probak izango duen aldaketa nabarmenenari dagokionez, azterketa bakoitzean ohi baino aukera gehiagoren artean hautatu ahal izango dute ikasleek.
2020/04/08 - 13:08
Urrutiko prestakuntzaren bidez amaituko dute ikasturtea unibertsitateek
Unean uneko jarduera presentziala baztertu gabe, urrutiko prestakuntza bultzatzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak, EHUk, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Unibasq agentziak.
2020/03/18 - 11:07
Auzokideek Leioan konfinatuta dagoen haur bat zoriondu dute txistuarekin
Leioako haur batek ez du aurtengo bere urtebetetzea erraz ahaztuko. Auzokideek zorionak eman dizkiote "zorionak" txistuarekin joaz (Koldo Tellituren bideoa).
2020/03/06 - 13:42
Bizkaian martxoaren 8rako deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2020/02/18 - 12:37
Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du, matxura batek atzerapenak sortu ostean
Astearte honetako 07:30 aldera, Metro Bilbaok jakinarazi du "atzerapen orokorrak" zeudela sare osoan, Larrabasterran izandako matxura batengatik.
2020/01/27 - 09:53
Ibarbengoako geltokia martxan jartzeko administrazio-izapideak amaitzear daude
Getxoko geltokiaren inaugurazioa aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, geraleku horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak direla eta.
2020/01/27 - 07:17
Horrelakoa da Ibarbengoako geltokia (Getxo)
Getxon kokatuta dagoen geltokiaren inaugurazioa aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, geraleku horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak direla eta.
2020/01/20 - 18:30
Hasi dituzte Artatzako errepideko zirkulazioa arintzeko lanak
Zazpi hilabeteko epea aurreikusi dute lanak amaitzeko. Getxorantz, hiru errei izango ditu errepideak.
2019/12/10 - 13:41
Autoen katalizatzaileen 58 lapurreta izan direla ohartarazi du Ertzaintzak
Ertzaintzak Gasteizko, Barakaldoko, Sestaoko, Trapagaraneko eta Leioako aparkaleku publikoetan izan diren salaketak jaso ditu.
2019/12/04 - 15:48
Bost pertsona atxilotu dituzte Leioan, Bilboko saltoki batean lapurtzea egotzita
Lapurreta 18:15ean jazo zen. Ordu horretan, lapurrak Fernandez del Campo kaleko establezimendu batera sartu ziren, eta pistola bat erabili zuten langileak ikaratzeko.