Bilboko itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua 8,9 milioigatik diseinatuko dute
Bizkaiko Foru Aldundiak 8,9 milioi eurogatik esleitu du Bilboko itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua. Idom, Sener eta Euskontrol enpresen esku egongo da egitasmoa.
Foru Aldundiak ohar batean adierazi duenez, hiru enpresa horiek egin zuten eskaintzarik onena, esleipenaren oinarrizko prezioa (10,5 milioi euro) % 15,1ean murriztuta.
Aldi baterako enpresen elkarte horrek hiru urteko epean aurkeztu beharko du itsasadarraren azpian tunela eraikitzeko proiektua. Besteak beste, tunelaren ezaugarriak zeintzuk izango diren, ibilbidea zein izango den edo bi aldeetako errepide sarearekin lotunea nola egingo den zehaztu beharko dute.
Horrez gain, azterketa geologikoak eta geoteknikoak egin beharko dituzte. Halaber, tunel hori martxan jartzeak inguruko errepideetan izango duen eragina ikertu beharko dute.
Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak esan du Aldundiak hasierako aurreikuspenari eusten diola eta, beraz, tunela 2028an irekita egongo dela espero dutela.
Arrontegiko zubian, A8 autobidean eta Txorierriko saihesbidean egunero izaten den ibilgailuen joan-etorriak Bilbo inguruan eragindako zirkulazio arazoari irtenbidea emateko asmoz erabaki zuen Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren azpian tunela eraikitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik