Istiluak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikasle bat atxilotu dute Iruñean, 2016an Leioako campusean izandako istiluen harira

Ikasle Abertzaleak salatu duenez, 2016an Leioako campusean izandako istiluekin lotuta dago atxiloketa, eta lehenbailehen aske uzteko eskatu du.
2016an Leioako campusean egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EiTB
2016an Leioako campusean egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EiTB

Espainiako Poliziak ikasle bat atxilotu du ostiral honetan Iruñean, 2016an Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore berria hautatzeko sistemaren kontra Leioako campusean egindako manifestazioan izandako istiluen harira.

Espainiako Poliziak Nafarroan duen Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak baieztatu duenez, Nafarroako hiriburuko errepide-kontrol batean atxilotu dute ikaslea, atxiloketa-agindua zuela ikusita. Gaztea Iruñeko polizia-etxera eraman dute.

Ikasle Abertzaleak salatu duenez, 2016an Leioako campusean izandako istiluekin lotuta dago atxiloketa, eta lehenbailehen aske uzteko eskatu du. Ernai eta Sortu gazte mugimenduek ere gaztearen berehalako askatasuna eskatu dute sare sozialetan idatzi dituzten mezuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X