Leioa
2018/07/14 - 12:54
Leioako sutean aurkitutako gorpua 73 urteko getxoztar batena da
Biktimaren seme batek identifikatu zuen, aldean zeraman objektu bati esker.
2018/07/14 - 00:47
Pertsona baten gorpua aurkitu dute Leioako eraikin batean izan den sutean
EiTBk jakin ahal izan duenez, hildakoa 73 urteko gizonezkoa da. Garajean piztu dira garrak. Hilotza bi autoren artean topatu dute suhiltzaileek.
2018/07/13 - 16:43
Leioako eraikin batean izan den sutean gorpu bat aurkitu dute
Antza denez, sutea izan den erakineko garajean zeuden bi autoren artean aurkitu dute hilotza suhiltzaileek.
2018/07/02 - 14:02
Gizon bat larri zauritu da Izaban, zuhaitz bat gainera erorita
Urdulizko 50 urteko bizilaguna da biktima. Leioako Askartza ikastetxeko ikasleentzako udako kanpaleku bat prestatzen ari zen, zuhaitza gainera erori zaionean.
2018/06/14 - 16:19
Kutsadura fekala, Uribe Kostan
Euri jasen eraginez, ura mugitu egin da eta bainatzea debekatu du Osasun sailak. Inguruko surf eskola eta uretako jarduerak antolatzen dituzten enpresak kexu dira.
2018/06/08 - 12:26
Atxilotu egin dute Artatzako biribilgunean istripu larria eragin zuen gidaria
Ezbeharrean 29 urteko ertzain bat hil zen. Senda-agiria jasotakoan, Bilboko ertzain-etxe batera joan zen. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa eta trafiko segurtasunaren aurkako delitua egotzi dizkiote.
2018/06/05 - 16:36
29 urteko ertzain bat hil da Artatzako biribilgunean izan den auto-istripu batean
Auto batek geldirik zegoen beste baten aurka talka egin du gogor. Gidariak positibo eman du alkohol eta drogen probetan.
2018/06/05 - 10:30
Hildako bat, Artatzako biribilgunean izan den auto-istripuan
Antza denez, auto batek albotik jo du bestea. Gidarietako bat hil egin da, eta bestea Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauriekin.
2018/05/17 - 13:17
19 ikuskizun, Leioako Umore Azoka abiatzeko
Orotara, Kaleko Arteen Leioako Jaialdiak antzerki, dantza, zirku garaikide, magia eta umorezko ehun emanaldi baino gehiago eskainiko ditu igandera arte, maiatzak 20.
2018/05/14 - 13:35
Trafiko istripuan hildako lankidea oroitzeko DHLko langileen bilkura
DHL enpresako langileek protesta bilkura egin dute gaur goizean enpresaren atarian Leioan, ostilarean trafiko istripu batean hil zen lankidea oroitzeko.
2018/05/11 - 11:45
Gidari bat hil da Leioan, aparkatuta zegoen kamioi baten aurka talka eginda
Istripua 05:30 aldera izan da, Felipe del Rio kalean. Hildakoa DHL konpainiako behargina zen eta lantokira bidean zegoen. Honenbestez, “in itinere lan-istripu” bat dela ziurtatu du UGTk.
2018/04/27 - 12:28
Leioako Umore Azokak 13 estreinaldi erakutsiko ditu 19. edizioan
Bizkaiko udalerriko azokan erabateko 13 estreinaldi, Estatu mailako lau estreinaldi eta "kaleko" lau estreinaldi ikusi ahal izango dituzte.
2018/04/23 - 21:14
Bi pertsona zigortu dituzte, Leioatik mundu osora droga banatzeagatik
Erresuma Batuko gizon eta emakume bati sei urteko espetxe-zigorra ezarri diete. Sarea beste bi lagunekin batera osatu zuten, baina horiek ez dakite non dauden.
2018/03/21 - 17:58
EAEko bost udalek Gobernantzaren Bikaintasuneko Europako Zigilua lortu dute
Gobernantza Onaren arloan Europan abangoardian dauden lehen 200 udalen artean sartu dira Irun, Ermua, Basauri, Urnieta eta Leioa.
2018/03/19 - 13:32
EAEko bederatzi udalek Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua lortu dezakete
Irun, Beasain, Elgoibar, Urnieta, Basauri, Ermua, Leioa, Galdakao eta Mungiako udalek 2017ko Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua lortzeko aukera dute.
2018/03/07 - 15:19
Sendagiria jaso dute Leioan sute baten ondorioz zauritutako 11 pertsonek
Sutea astearte arratsaldean piztu zen denda txinatar batean. Toxikatutako pertsonak hiru ospitalera eraman zituzten. Horietako hiru suhiltzaileak ziren, eta beste lau udaltzainak.
2018/03/07 - 14:59
11 pertsona toxikatu dira Leioan, denda txinatar batean izandako sute batean
Toxikatutako pertsonak hiru ospitalera eraman dituzte. Horietako hiru suhiltzaileak dira, eta beste lau udaltzainak.
2018/02/13 - 08:04
Gaztelueta eskolako irakasle ohiak sexu-abusuak egin izana ukatu du
Akusatua auzipetuta dago 2008 eta 2009an ikasleetako bati sexu-abusuak egitea leporatuta, eta akusazioa ukatu du aurkeztu berri duen idazkian.
2018/02/10 - 15:02
826 lagun Euskadin, barne mediku egoiliar izateko azterketetan
Gurean 317 plaza eskaintzen dira, baina plaza horietara Estatuko edozeinek egin dezake aukera.
2018/01/30 - 18:20
Gazteluetako ikasle ohiaren abokatuak 10 urteko zigorra eskatu du sexu abusuengatik
Halaber, irakasleari hamar urtez biktimarengana hurreratzeko debekua jartzea eskatu du.