Atxilotu egin dute Artatzako biribilgunean istripu larria eragin zuen gidaria
Asteartean Leioa eta Getxo arteko Artatzako biribilgunean istripu larria eragin zuen gidaria atxilotu dute. Ezbehar horretan, Alvaro Garcia Gonzalez 29 urteko ertzaina hil zen. Atzo, senda-agiria jasotakoan, bere burua aurkeztu zuen Bilboko ertzain-etxe batean eta atxilotu egin zuten, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa eta trafiko segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.
Ezbeharra 04:30 inguruan gertatu zen, Bilbotik Getxorantz zihoan auto batek biribilgunean geldirik zegoen beste bat aurretik eraman zuenean. Gidariak positibo eman zuen alkohol eta droga proban, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, zaurituta.
Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, senda-agiria jasotakoan, gidaria bere kabuz joan zen Bilboko ertzain-etxe batera, kasua zeraman epaileak bera atxilotzeko agindua emana zuela jakin ostean.
Hernanira lanera zihoala izan zuen istripua ertzainak, eta atzo haren lankideek omenaldia egin zioten bertako ertzain-etxean.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean