Gizon bat larri zauritu da Izaban, zuhaitz bat gainera erorita
50 urteko gizon bat larri zauritu da gaur goizean Belabartzen (Izaba), zuhaitz bat gainera erorita.
SOS Nafarroako larrialdietan, 08:54an jaso dute abisua. Antza, buruan jo du zuhaitzak, eta ez da azpian harrapatuta geratu, baina konortea galdu du.
Izabako guardiako medikuak artatu du hasiera batean, baina helikopteroz eraman dute ospitalera gero, buruko traumatismo larria baitzuen.
Zauritua 50 urteko Urdulizko bizilaguna da. Leioako Askartza ikastetxeko ikasleentzako udako kanpaleku bat prestatzen ari zen, beste pertsona batzuekin batera, zuhaitza gainera erori zaionean.
Istripua gertatu denean, eguraldi ona zegoen eta ez zebilen haizerik. Zangozako polizia-etxeko foruzainek ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean