Pertsona baten gorpua aurkitu dute Leioako eraikin batean izan den sutean
Suhiltzailek hilotz bat topatu dute Leioako eraikin batean izan den sutean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez
EiTBk jakin ahal izan duenez, hildakoa 73 urteko gizonezkoa da. Antza, bere ibilgailua pintzak erabilita martxan jartzen saiatu da eta horrek eragin omen ditu garrak.
Sutea 11:20 inguruan piztu da, Leioako Amaia Etorbidean dagoen eraikin bateko garajean.
Suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta garrak itzaltzeko lanetan ari zirenean, hilotza topatu dute, bi ibilgailuren artean. Sua 12:30 aldera amatatu dute, baina 20:00ak inguruan lanean jarraitzen zuten, eraikina aireztatzeko.
Suteak eragin duen ke toxikoa dela eta, epaileak eta ertzainek 19:30ak arte itxaron behar izan dute garajean sartzeko. Hilotza Auzitegiko Anatomia Institutura eraman dute, autopsia egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean