Lemoa
2021/08/17 - 13:21
Ertzaintzak Zornotzako jipoia grabatu zuen adingabea atxilotu du
Ertzaintzak identifikatuta zuen gaztea, eta familiari berehala atxilotuko zutela jakinarazi zion; hori dela eta, gaur goizean ertzain-etxera joan da senide batekin. Datozen orduetan utziko dute Adingabeen Fiskaltzaren esku.
2021/08/08 - 16:04
Irekita jarraitzen du Zornotzako jipoiagatik zabaldutako operazioak eta atxiloketa gehiago izan daitezke
Orain arte atxilotuetako 14 lagunetatik 7 adin txikikoak dira. Adin nagusikoak Basauriko espetxera eraman dituzte eta adin txikikoak hainbat zentrotan banatu dituzte.
2021/08/06 - 22:27
Zornotzako jipoiaren biktimak koman jarraitzen du, eta garuneko bi aldeak ditu minduta
Familiak azaldu duenez, gazteak, bizirik ateratzekotan, arrasto sakonak izango lituzke.
2021/08/06 - 16:18
Alexandruri medikazioa kentzea erabaki dute, bere kabuz esnatzen den ikusteko
Larritasunaren barruan, egonkor jarraitzen du Alex 23 urteko mutilak. Zornotzan jipoia jasan zuenetik Gurutzetako ospitalean da bizitzari eusteko ahaleginetan. Koma egoeran izan da gaur arte. Orain, medikuek bere kabuz esnatzearen zain daude.
2021/08/01 - 16:17
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Zornotzako erasoarekin lotuta Barakaldon atxilotutako gizonari
Igandean epailearen esku utzi dute, Durangoko Epaitegian deklaratzeko, eta, azkenean, epaileak espetxera bidali du.
2021/08/01 - 13:31
Zornotzan jipoitutako gaztearen amak justizia eskatu du semearentzat
Epaileak behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabea ezarri dio larunbat honetan Barakaldon atxilotutako gizonari. Gainera, Guardia Zibilak beste gizon bat atxilotu du jipoiarekin zerikusia duelakoan.
2021/07/31 - 16:27
Beste gazte bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta, bederatzigarrena jada
Gaztea Gurutzetako ospitalean egonkor dago, larritasunaren barruan. Datozen orduetan erresonantzia magnetiko bat egingo diote. Ikerketa zabalik dago eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago izatea. Oraingoz, lau heldu eta bost adin txikiko dira atxilotuak.
2021/07/30 - 18:38
Zornotzan jipoitutako gaztea "egonkor dago", larritasunaren barruan betiere
Osasun arloko langileek erresonantzia magnetikoa egin nahi diote asteburu honetan, pairatzen duen kaltearen xehetasunak hobeto ezagutzeko eta haren bilakaera aztertzeko asmoz.
2021/07/30 - 16:21
Epaileak espetxera bidali ditu 19 eta 20 urteko bi gazte; hirugarrena aske geratu da
Kartzelara bidali ditu epaileak atxilotutako 19 eta 20 urte bi gizonezko eta behin-behineko kartzeleratzea erabaki du beraientzat. Hirugarrena 38 urteko gizona da. Abokatuek diotenez, ez zuen parte hartu eta aske geratu da.
2021/07/29 - 23:34
Ehunka lagunek elkarretaratze isila egin dute Lemoan gazte batek jasandako jipoia salatzeko
Udalak "jarrera eta jokabide horien aurkako gaitzespenik sakonena" adierazi du. Gaztea egoera kritikoan dago Gurutzetako Ospitalean.
2021/07/29 - 22:22
Hainbat lagun batu dira Lemoako udaletxeko plazan, herrikideak jasandako erasoa salatzeko
Asteburuan herriko bizilagun batek Zornotzan jasandako jipoia salatzeko hamarka lagun batu dira Lemoako udaletxeko plazan, familia eta biktimari elkatasuna adierazteko. Gaztea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, eta larri dago oraindik.
2021/07/29 - 16:22
Zornotzan jipoitutako gaztearen aita: "Alexandru oso larri dago"
Biktimaren aitak jakitera eman duenez, gazteari asteazkenean ebakuntza egin zioten. Orain datozen orduetako bilakaeraren zain daude, baina "baikorrak" direla erantsi du.
2021/07/28 - 22:26
Zornotzako liskarrean parte hartu zuen gazte bat Ertzaintzaren polizia-etxean aurkeztu da bere kabuz
Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, tutoreak lagunduta joan da polizia-etxera. 15 bat gaztek hartu zuten parte liskar horretan. Lemoako gazteari gertatutakoa gaitzetsi du Iñigo Urkullu Lehendakariak.
2021/07/28 - 17:22
Lemoako Udalak elkarretaratzea deitu du herriko bizilagun batek Zornotzan jasandako jipoia salatzeko
Protesta ostegun honetan izango da, 20:00etan, udaletxearen aurrean.
2021/06/03 - 21:32
Bioestimulatzaileak erabiliko dituzte Bizkaian banda marroia geldiarazteko
Arratia-Nerbioi eta Durangaldea eskualdeetako konifero basoetan zabalduko dute produktua, helikopteroz, 4.000 hektareako gunean.
2021/05/09 - 13:45
Botiloiak desegin dituzte Bilbon, Berrizen, Getxon, Leioan, Lemoan eta Ordizian
Halaber, hamar kontainer erre dituzte Eibarreko hirigunean eta bi Bilboko Txotena kalean.
2020/10/31 - 18:49
Lemoako bikarioa kargutik kendu dute ETAren inguruko iritzia eman ondoren
“Ez zen terrorismoa, errepresioari erantzuna baizik”, eta “bandoen arteko gerra” bat, ziurtatu zuen parrokoak. “Zoritxarreko adierazpenengatik” gutun batean barkamena eskatu du erretoreak dagoeneko.
2020/06/26 - 13:23
Bi atxilotu autobus gidari bati erasotzeagatik maskara jartzeko eskatu ostean
Lemoa parean atxilotutako bi gazteak gidariari harri bat bota eta autobusaren leiho bat apurtzea egotzita atxilotu zituzten.
2020/01/16 - 10:08
Lau edukiontzi erre dituzte Bilbon, eta hiru Lemoan
Bizkaiko hiriburuko sutea Martin Barua Picaza kalean izan da 01:15 aldera. Ondoan aparkatuta zegoen auto bat eta etxebizitza bateko fatxada kaltetu dira. Lemoan, beste auto batek kalteak izan ditu.
2019/12/05 - 17:24
Langile bat zauritu da Lemoan, zuhaitz bat gainera erorita
Beharginak hanka hautsi du eta Galdakaoko ospitalera eraman dute helikopteroan.